Azken eguneratzea: 2007/03/16
Herritarren erabilerarako Osasun txartelak Basauriko herritarren artean harrera ezin hobea izan du
Txartel berriaren hedapen masiboa hasi zenetik ia hiru aste pasa direla, dagoeneko 6.000 basauritarrek bat egin dute egitasmoarekin

Basauri txipa aldatu du proiektua

Basauriko udalerria urrats sendoak emanez txipa aldatzen ari da, herritarren erabilerarako Osasun txartel elektronikoa ezartzeko proiektu pilotuaren bilakaerak ematen dabilen emaitza onen arabera. Hiru astetan bakarrik, 6.000 basauritar eskatu dute administrazio ezberdinek ematen dituzten zerbitzuak eroso eta erraz eskuratzeko bide eta bermea ematen duen txartel berria.

Basauriko osasun zentroek eta baita herriko Udalak, kultur-etxeek, Artunduagako Polikiroldegiak eta Social Antzokiaren aurrean dagoen informazio guneak ere, otsailaren 21era arte makina bat kontsulta izan dituzte eta herritarren erabilerarako Osasun txartel elektronikoaren abantailak ezagutzera hurbildu diren herritar guztien artean milaka argibide liburuxka banatu dituzte.

Izan ere, ekimena ezagutzera aipatutako guneetara hurbildu diren 100tik 93 pertsonek une horretan bertan formalizatu egin dute txartel berria lortzeko doako eskaera, gainontzeko zazpiek, berriz, ezin izan dute izapide hori bete, batez ere, horretarako beharrezkoa zen dokumentazioa ez zutelako (NAN eta ohizko Osasun Txartel Elektronikoa edo OTI).

Etorkizun handiko proiektu pilotua

Basauriko Udala lankide duen Eusko Jaurlaritzak eta IZENPEk (Ziurtagiri eta Sinadura digitaleko euskal enpresak) garatutako proiektua zerbitzu publikoak eskuratzeko eta erabiltzeko aukera ematen duen txartel bakar batean datza, zerbitzu horiek zeinek ematen dituen kontuan hartu gabe. Aukeratu den euskarria osasun txartel identifikatzailea izan da, honek osasun erabilerari balio erantsia ematen dioten azken belaunaldiko aplikazio teknologikoak eransten baititu. 

Txartel berriarekin, basauritarrek Osakidetza (zita medikoa on line erreserbatu, medikuaren aldaketa eskatu, etab.) eta Eusko Jaurlaritzako zerbitzuak eskura ditzakete, Udalarekin izapide digitalak egin eta baita ere eskura izango dute udal polikiroldegia, udal liburutegiaren liburuen mailegua, etab. Era berean, administrazioaren beste mailekin ere izapideak egin daitezke, hala nola, errenta aitorpena (Foru Aldundia) edo gidabaimenaren puntuak kontsultatu (Estatuko Administrazioa).

Basaurik txipa aldatu du proiektuak, bere biztanleen arreta erakartzeaz gain, Euskadiko beste udalerrien interesa ikaragarri bultzatu egin du, hauek tresnaren etorkizuna eta ahalmena ikusi baitituzte. Izan ere, herritarren erabilerarako Osasun txartel elektronikoak euskal geografia osora poliki-poliki zabaltzeko helburua du.

Datorren maiatzaren 31ra arte, Bizkaiko herri horretan hedapen masiboa amaitzeko egunera arte, hain zuzen, osasun txartel berria eskatu daiteke osasun zentroetan, Udaletxean, Artunduagako Polikiroldegian, kultur etxeetan eta Social Antzokiaren aurrean kokatuta dagoen informazio gunean. Horretarako, bakarrik aurkeztu behar da oraingo osasun txartel identifikatzailea eta NANa, eskaeraren izapidea betetzeko.