Azken eguneratzea: 2006/03/31
Euskadiko Artxibo Historiko Nazionala Bilboko Erdigunean kokatuko da
Oroitza bildu, gorde eta zabaltzeko asmoz, 7.000 metro karratu izango ditu María Díaz de Haro kaleko eraikin batean

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak 2004-2007 Kultura Azpiegitura planean aurreikusia, Euskadiko Artxibo Historiko Nazionala Bilbo erdian gauzatuko da eta  horretarako XX. mendeko hogeita hamargarren hamarkadako eraikin industri-mesokratikoa behin birmoldatua erabiliko du. Euskadiko Artxibategi Historiko Nazionalak Bilboko Besga eraikinean izango du bere egoitza. Kulturaren Euskal Planean aurreikusia, Euskadiko Artxibo Historiko Nazionalak oroitza bildu gorde eta zabaltzea du xede eta IRARGIren jarraipena izango da.

Miren Azkarate, Kultura sailburuak eta Gurutz Larrañaga, Kultura sailburuordeak, Euskadiko Artxibo Nazionalaren aurkezpena egin dute, Iñaki Azkuna, Bilboko alkatea eta Belen Greaves, Bizkaiko Kulturako foru-diputatua, lagun zituztela.

Kultura Sailaren menpe izango den Euskadiko Artxibo Historiko Nazionalak 7.000. metro karratuko eraikina izango du Maria Diaz de Haro hiribideko 3garrenean. Gaur egungo eraikina guztiz birmoldatuko da eta  bi solairu gehiago emango zaizkio garaieran eta solairuartekoa atera; horrekin batera egungo egitura egokitu eta zabalduko da.  Sotoetan hainbat kilometroetako apalategiak izango ditu eta horri gehituko zaio tresneri informatiko berriena, egungo artxiboetan ezinbestekoa. Eraikinean izango dira irakurketa eta azterketa gelak, bilera gelak eta herritarren harretarako guneak. Horrekin batera Euskadiko Artxiboaren giza egiturak izango du bertan egoitzak.

Euskadiko Artxiboaren egoitza handitu eta egokitzeko lanak laster hasiko dira  eta datorren urtean amaitzea espero da. Euskadiko Artxibo Nazionala Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 2004-2007 Kultura-Azpiegitura Planean txertatzen da, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak koordinatu duen Ekonomia eta Gizarte Inbertsioetarako Plan Bereziaren barruan. Kultura Sailak 24 milioi euro aurreikusi ditu Euskadiko Artxiboa gauzatzeko.

OROITZAREN EGOITZA

Gaur aurkeztu den eraikina Euskadiko Artxibo Historiko Nazionalaren "hardwarea" zati gisa definitu du Miren Azkarate Kultura sailburuak. Alegiazko hardware honi urteetan metatutako beste hardwarea (bildutako dokumentazio fisikoa) eta ezinbestekoa den alegiazko softwarea (Irargik metatu duen altxorra eta sortu duen giza taldea). Teknologia berriak aplikatu behar dira ondare dokumentalaren tratamenduan; funtsak digitalizatzea eta sarean erabilgarri jartzea nahitaezkoa bilakatu da.

Euskadiko Artxibo Historiko Nazionala legez sortzeko lanak duela hiru urte hasi zituen Eusko Jaurlaritzak eta horien buruan Euskadiko Artxiboen Legea onartuko du Legebiltzarrak.   Euskadiko Artxiboaren zereginen artean, Euskadiko Artxibategi Sistema Nazionalaren burua izatea dago eta xedea Euskadiko oroitza bildu, gorde eta zabaltzea izango du. Teknologiak zer esan handia izango du, Euskadiko Artxibo Nazionalaren azken helburua euskal memoria biltzen duen dokumentazioa jaso eta Interneten eskaintzea izango da eta horrekin batera Internet bera dokumentu iturri izango du. Euskadiko Artxiboaren beste ardatz garrantzitsu bat artxiboen zabalkunde lanean datza; iraganean, gizarteari begira, artxiboak erakunde itxiak izan dira eta, ikertzaileez gain, oso jende gutxi hurbildu izan da bertara; orain, herritarrei zabaldu nahi zaizkie.  Artxiboek arlo historikoaz haratago doan erabilera dute. Dokumentuak ez dira bere balio historikoagatik sortzen, kudeaketarako, froga moduan edo ezagutzarako informazio bezala baizik, hori herritarren zerbitzura jartzea da orain xedea.

Euskadiko Artxibo Historiko Nazionala ez da hutsetik sortzen, bere ateak zabaltzen dituenean bere baitan izango du Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren IRARGIk Euskadiko Artxibo Ondare Zentroak egindako lana. Eusko Jaurlaritzak 1982an Irargi sortu zuen, Bergarako Errekalde Jauregian egoitza duelarik, Euskadiko eta Euskadiri buruzko dokumentazioa bildu eta aztertzeko. 1990ean Ondarearen Legea onartu eta EASN -Euskal Agiritegien Sistema Nazionala- sortu zen. Lehenengoz dirulaguntzak izan ziren artxibo publiko nahiz pribatuentzat eta laguntzek indarrean jarraitzen dute. Urte hauetan guztietan Irargik bere gain hartu du Euskadiri buruz bertako nahiz kanpoko dokumentazioa topatzea, inbentarioak egitea, erreprodukzioak egitea...  Aurrerapauso nabarmena 1997an eman zuen Irargik  Badator datu basearekin. Euskadiko artxiboen datutegi nagusia den Badator-en  egun XIII-XX mendeetako milioika dokumentuak Internet bidez kontsulta daitezke.

Euskadiko Artxiboentzako ereduak aukeratzerakoan, Kultura Sailak Bretaina Handia, Alemania eta Kanada izan ditu kontuan. Britainia Handiko Artxiboak 90eko hamarkadan berrikuntza sakona egin zuen eta erronka berriei egoki erantzun zien. Alemaniako eredua ere interesgarria izan da, bertako Landerrek antzekotasuna dutelako gure egiturarekin. Eta, azkenik, Kanadako artxiboak beti izan dira eredugarriak

Aurreko legealdian Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Artxibo nahiz Liburutegi Nazionalak sortzeko azterketak burutu zituen. Hauen kokapenerako baldintzak ere izan zituen aztergai. Kultura Sailaren azterketak Euskadiko Artxibo Historiko Nazionala Bilbon izatea komeni zela ondorioztatu zuen: ikasle kopuru handia du, unibertsitateak bertan daude , EHUk zein Deustuko Unibertsitateak egoitza berriak zabalduko dituzte… Guzti honetaz Eusko Jaurlaritzak Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udalarekin hitz egin zuen eta arrazoi horiek kontuan hartu eta bat etorri ziren.

Euskadiko Artxibo Historikoaren egoitza aukeratzerakoan eraikinak ere zer esana izan du. Bilboko erdigunearen erdian kokatua, XX. mendeko hogeita hamargarren hamarkadan eraikia, industria eta merkataritza enpresa baten egoitza izateko altxatu zen, 30. urteetako arkitekturaren ezaugarriak gorde ditu, ukitu klasizistak eta art decó  nabarmenak ditu beheko eta solairu nagusian, beste solairuak ondoren egindakoak dira. Industria ondarearen berrerabilera,  gerra aurretik, enpresa baten egoitzarako sortutako etxe honek Euskadik bizitako industria eta merkataritza iraultzaren eta herri honen eta Artxibo Historikoarentzak bereziki garrantzitsua den garaiaren oihartzuna gordetzen du.

Kokapena eta planoak (pdf, 398 kb)