|
Proiektu estrategiko horiek Ekonomia Sustatzeko Euskal Kontseiluaren oniritzia jaso zuten azaroaren 28an eginiko bileran, eta Eusko Jaurlaritzak berretsi zituen Jaurlaritzak 2007an eginiko azken Kontseiluan.
PROIEKTU ESTRATEGIKOAK
2007ko deialdia
|
|
|
Diru-laguntza jaso dezakeen inbertsio osoa
|
|
Enplegua
2007-2010
|
|
Laguntzak
|
|
AEROBLADE
|
|
40.474.000,00
|
|
75
|
|
3.642.660,00
|
|
CAF
|
|
75.293.000,00
|
|
158
|
|
4.894.045,00
|
|
EPSILON
|
|
30.450.000,00
|
|
97
|
|
3.045.000,00
|
|
NAVACEL
|
|
20.614.008,00
|
|
75
|
|
1.741.883,68
|
|
SAPA
|
|
36.390.000,00
|
|
50
|
|
3.074.955,00
|
|
ULMA FORJA
|
|
35.090.000,00
|
|
71
|
|
2.965.105,00
|
|
SOCIEDAD CARTERA ZESTOA
|
|
51.788.898,00
|
|
146
|
|
4.635.106,37
|
|
GUZTIZKOAK
|
|
249.626.000,00
|
|
672
|
|
23.998.755,05
|
AEROBLADE SA
Aeroblade Taldeko enpresa nagusia da. Energia eolikoaren eremuari —pala eolikoei, bereziki— aplikatu beharreko teknologia berriak ikertzen eta garatzen ditu bereziki, industria aeronautikoan erabilitako teknologiari buruzko jakintza aplikatuz. Aerobladeren proiektua, guztira 64.655.200,00 euroko inbertsioa izango duena, belaunaldi berriko pala eolikoen garapenean oinarritzen da, eta jauzi teknologikoa ekarriko du pala eolikoak diseinatu eta egiteko gaur egun indarrean dagoen ereduari dagokionez.
CAF SA
Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles SA, CAF Taldeko enpresa nagusia da. Trenetako materialen osagaiak diseinatzen, garatzen eta egiten ditu, eta poliki-poliki jarduera hori zabaldu du. Hala, gaur egun ibilbide luzeko eta hiri-metroetako bagoiak egiten ditu, baita mota guztietako material mugikorra ere. Horrenbestez, CAF Taldea munduko bosgarren taldea da trenetako material mugikorren hornidurari dagokionez, negozio-bolumenaren arabera.
CAFen proiektua, guztira 247.848.000,00 euroko inbertsioa izango duena, enpresak 2007-2010 aldirako ezarri duen Plan Estrategikoan oinarritzen da. Besteak beste, honako helburu hauek ditu: kanpo-merkatuetan duen presentzia handitzea, teknologia propioarekin abiadura handiaren arloan sartu eta kokatzea, teknologia propioarekin garatutako trakzio elektrikoko ekipoa garatu eta ezartzea, eta Brava bogiearen aplikazioak material mugikorreko zenbait motatara zabaltzea.
EPSILON EUSKADI SL
Honako hiru negozio-linea hauetan jarduten du bereziki: kirol-taldeen kudeaketan, Master bidezko prestakuntzan eta I+Gko Ingeniaritzan, guztiak ere automobil-arloko goi-lehiaketan. Ingeniaritza-lineak lehiaketa-auto baten prototipoa diseinatu eta garatu nahi du, eta horrek industria konbentzionalari laguntzeko aukera emango dio enpresari pieza prototipoen ikerketan eta esperimentazioan, baita bestelako kalkulu-zerbitzuak eskaintzeko eta zentro teknologikoekiko garapen-akordioak ezartzeko aukera ere.
Proiektuaren helburua produkzio-azpiegitura berria sortzea da, lehiaketa-automobilen produkzio lehiakorrerako diseinatua. Azpiegitura hori enpresaren jardueraren osagarri izango da, eta, horri esker, barneko eta kanpoko ingeniaritza-zerbitzuak, prestakuntza-jarduera eta Motorsporten jarduera indartuko dira.
NAVACEL INTERNACIONAL SL
Navacel Taldearen enpresa nagusia. Planoan oinarrituta, hainbat sektoretarako (off eta on shore eolikoa, petrokimikoa, kimikoa, eguzki-energetikoa, kriogenoa eta siderurgikoa) ekipo-ondasunak egiten ditu bereziki.
Navacelen proiektuaren helburua pieza handiagoak egitea da, zenbait sektoreren (petrokimikoa, esaterako) kalitate-eskakizunak betez. Proiektuak guztira 25.496.008,00 euroko inbertsioa izango du.
SAPA PLACENCIA SL
Ehungailu automatikoak, transmisioak eta ibilgailu berezietarako potentzia laguntzaileko unitateak egiten ditu bereziki.
Aurkeztutako proiektuak guztira 62.666.000,00 euroko inbertsioa izango du eta bi helburu nagusi ditu: batetik, produkzio-instalazio berriak sortzea, produkzio-sistema lehiakor baten arabera birdiseinatuta, eta, bestetik, transmisio-diagnosirako zentroa sortzea, nazioarteko eremuan arlo horretako erreferentzia bihurtzeko. Sapa Placencia Taldeak garatutako teknologiak aukera emango dio ibilgailu industrialen merkatu berrietan sartzeko, 16 tonatik gorako kamioi astunen eta ibilbide luzeko autobusen merkatuetan bereziki, merkatu horietan produktu propioa duten enpresa gutxi lehiatzen direla kontuan hartuta.
ULMA FORJA SCOOP
Likidoak manipulatzeko hoditeriako osagarri forjatuak egiten ditu bereziki, ongi bereizitako honako bi mota hauek, besteak beste: hoditeriako brida eta “fitting”a (ukondoak, lotura bakuneko piezak, gurutze-loturak eta abar). ULMA Forja Scoop, MCC talde kooperatiboko kide da, eta munduko liderretako bat da hoditerietarako osagarri forjatuen fabrikazioaren sektorean, petrolioaren industriaren konpainia nagusien errekonozimendua eta homologazioa jaso baitu.
Guztira 40.790.000,00 euroko inbertsioa izango duen aurkeztutako proiektuaren arabera, brida-tamaina berriak produzitu nahi dira, baita material berriak erabili eta produkzio-prozesu berriak ezarri ere. Gainera, merkataritza, eta produkzioa eta administrazioa antolatzeko sistema berriak ezarri nahi dira, gaur egungoez bestelako hornidura-eskakizunei erantzuteko. Une honetan eskari handia eta eskaintza txikia duten merkatu-nitxo jakin batzuetan sartzea da jarduera berri honen helburua.
SOCIEDAD DE CARTERA ZESTOA SA
Wec Taldearen enpresa nagusia da, eta burdinurtuzko pieza handiak produzitzen ditu bereziki, energia eolikoa sortzen duten dorreetarako.
Proiektuaren helburua enpresa berria sortzea da. Horri esker, Taldeak aukera izango du sektore eolikorako burdinurtuzko pieza berrien eskariari erantzuteko. Gaur egungoak baina nabarmen handiagoak eta astunagoak izango dira pieza berri horiek. Enpresa berriaren produkzio-parametroak eta ekipamendu- eta makineria-ahalmenak zehazterakoan, aerosorgailu berriek eramango dituzten tamaina handiko piezen eskariari erantzuna eman beharra hartu da aintzat, eta horrek eskatzen du, epe laburrera, 25 tonatik gorako piezak produzitzea, baita mekanizaziorako makineria berezia erabiltzea ere.
Vitoria-Gasteiz 2008-01-09
|