Azken eguneratzea: 2009/12/29
Eusko Jaurlaritzak agindua eman du datu publikoak zabaltzeko proiektuari hasiera emateko.
Informazio publikoa zabaltzeko konpromisoa bere gain hartzeko adierazpen instituzionala egiten duen lehenengo erakunde autonomoa da.

Sektore publikoko informazioa berrerabiltzeari buruzko 37/2007 Legea betetze aldera, Eusko Jaurlaritzak erabaki du datu publikoak zabaltzeko proiektuari hasiera ematea. Honela, informazio publikoa zabaltzeko konpromisoa bere gain hartzeko adierazpen instituzionala egiten duen lehenengo erakunde autonomoa da. Gainera, hori Gobernu Irekia izeneko testuinguruan egiten du, gardentasun baloreari baita herritarren partaidetzari eta zerbitzuari eta eraginkortasunari loturikoei ere lehentasuna emanez.

Hori dela eta, Jaurlaritzak konpromisoa hartu du bere eskura dauzkan datu publikoak benetan zabaldu daitezen, betiere ulertuta halako datuek isilekotasunari, segurtasunari edo jabetzari loturiko mugarik ez dutela. Eta datu multzo horiek jabetza irekiko lizentzien bitartez eskainiko ditu.

Lizentzia horiek aukera emango dute haiek berriro banatu eta erabiltzeko eta, gainera, merkatal-helburuetarako erabiltzeko ere. Horren helburua da informazioaren inguruko gardentasunak handitzea, sektoreen publikoko barne eraginkortasuna hobetzea, berrikuntza sustatzea eta, datu publikoei balioa emanez, aberastasuna sortzea.

Erabakia gauzatzeko euskadi.net-en atari berri bat prestatuko da eta bertara, arian-arian, datuak eramango dira. Proiektuaren lehen aldian hartuko diren datuak erraz lortzeko modukoak izango dira, betiere segurtasun, isilekotasun eta jabetza ikuspuntuetatik arazorik badaukate. Horiek zehazteko aintzat hartuko dira datuak zabaltzeko lehentasunezkoak bezalakoak MEPSIR (Measuring European Public Sector Information Resources) txostenean Europako Batzordeak adierazi dituenak: enpresa eta merkataritza alorreko informazioa (patenteak, markak, lehiaketa publikoak…); informazio geografikoa (airetik ateratako argazkiak, geodesiako sareak, datu hidrografikoak…); informazio metereologikoa; garraiobideei buruzkoz (auto-ilarak trafikoan, bideetako lanak, garraio publikoa, ibilgailuen erregistroa); legei buruzko (epaitegien erabakiak, nazio mailako legedia, itunak); eta gizarte datuak (mota askotako estatistikak).

Gaur egun informazio publikoa gehiena formatu elektronikoan dago. Beraz, dokumentuak prestatu ordez zuzenean datuak eskaintzea aukera irekiena eta eraginkorrena da. Horrelako eskema batean, herritar batek egiten duen eskabide bakoitzeko, Administrazioak ez du dokumentu garestiak sortu beharrik. Bere ardura bestelakoa da, izan ere, babesa duten dokumentuak iragazteaz eta emango diren datuen kalitatea eta egiatasuna bermatzeaz eta modu zalu batean emateaz arduratu beharko da. Gainera. dokumentu horiek beste sistema batzuk berriro erabiltzea ahalbidetzen duten bideak jarri beharko ditu.

Datu publikoak zabaltzeak, betiere zabaltze hori erregistro publikoetara sartzeko eskubidearekin eta nor bere datuak babesteko eskubidearekin bateragarria bada, eskatzen du oraingo gobernuak hauteskundeetan bere gain hartu zituen konpromisoak betetzea eta konpromiso horien artean, bere burua Gobernu Irekirantz abiatzekoa dago.

Ekimenera ongi lortu dadin, Eusko Jaurlaritzak herritarrarekin eta arlo informediarioarekin lankidetza estua bultzatuko du, informazioa benetan erabilgarria izan dadin eta berriro erabiltzeko asmoz.