Azken eguneratzea: 2009/12/22
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Mahai Sektoriaalaren hitzarmena.

Gaur, abenduaren 22an, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren Mahai Sektorialean aurre-hitzarmen bat sinatu da funtzionarioen lan-baldintzei dagokienez.

ELA, CCOO eta UGT sindikatuek sinaturiko hitzarmen hau joan den azaroaren 18an Mahai Orokorraren Hitzarmena sinatu ondoren lortu da. Azken hitzarmen horrek bere baitan jasotzen ditu EAEko Administrazioaren sektore guztietako langileen lan-baldintza komunak.

Badago esaterik EAEko Administrazioaren eremu sektorialean hitzarmen hau sinatu izana lorpen handia dela 2001. urtetik gehiengo batez honelako hitzarmenik sinatu ez zelako.

Aplikatu beharreko eremua.
Gutxi gorabehera 5.100 funtzionariori eragiten die.
Baina hitzarmena ez da bakarrik garrantzitsua zuzen aplikatu behar zaien langileak ugari izateagatik, baizik eta, garrantzitsua da, gainera, Administrazio Orokorreko langileen lan-baldintzak direlako erreferentzia gainontzeko eremu sektorialetan eta Eusko Jaurlaritzaren partaidetza duten erakunde, baltzu publiko, partzuergo eta fundazio publikoetan negoziatzeko.

Edukia.
Hitzarmen honen zati garrantzitsu bat  Mahai Orokorrean hartutako akordioa honako gai hauetara eramatea da:

- Ordainsarien igoerak.
- Baimenak.
- EPEak eta lehiaketak egiteko konpromisoak.
- Zerbitzuen kanpo-kontratazioa.
- Administrazio Orokorrean gizonezko eta emakumezkoen arteko berdintasunerako plan bat prestatzea.
- Generoko indarkeriaren biktimen eskubideak Hitzarmenean jasotzea.

Administrazio Orokorraren gainontzeko edukiek Administrazio Orokorraren berezitasunei eragiten diete. Aipagarriak dira lanaldiari eta lanpostu zerrendei dagozkien gaiak.

Lanaldia.
Lanaldiari dagokionez, mota berri bat sartu da, bitariko izaerakoa eta borondatezkoa izango dena. Lanaldi hori bi egunetan lanaldi zatituan eta hiru jarraituan beteko da.  Aldaketarik gabe dirau herritarrei arreta emateko ordutegiak.  Lana, norberaren bizitza eta familia adiskidetu eta uztartzeko neurriak sartzeko helburuz Jaurlaritzak duen asmoen artean sartuta dago.

Lanpostu-zerrendak.
Analisi funtzionalek ekarritako antolamendu-ereduari dagokionez eta horietatik eratorritako lanpostu-zerrendari buruz, hitzartu da eredu horren azterketa tekniko bat egitea.

Aztertzen diren beste gai batzuk honako hauek dira:

- Euskara.
Euskararen erabilera sustatzeko neurrien artean, oraingo honetan, lehenbiziko aldiz lan-baldintzei buruzko hitzarmenean euskararen erabilera planak arautzen dira.

- Baimenak.
Mahai Orokorraren Hitzarmenean aitorturiko baimenak eraman dira. Baimenek horiek dakarte EAEko Administrazioaren langile publiko guztien lan-baldintzak homogeneizatzea eta lana, norberaren bizitza eta familia adiskidetzeko neurriak hobetzea.

- Norberaren arazoengatiko baimena.
Hitzartu da norberaren arazoengatiko baimena urteko lanaldiaren murrizketaren bitartez egitea Mahai Orokorraren Hitzarmenean ezartzen diren aukeretako batetaz baliatuz.  Haren ezarpena bi urte geroratuko da.

- Lanean sartzea eta lanpostuak betetzea.
Administrazio Orokorrean EPEak eta lekualdatze-lehiaketak egiteko konpromisoak dira, Mahai Orokorraren Hitzarmenean sartutakoak. Egoera normalizatzeko aurrerapauso handia dakar. Bitartekotasun ehunekoa murriztuko du eta langileei egonkortasuna emango dio.
Aipatu behar da hartutako konpromisoak direla azken 30 urteotan izandako EPE kopururik handiena. Horren helburua da enplegu-kolokotasunari eta bitartekotasunari dagokienez oinordekotzan jaso ditugun tasa handiekin amaitzea.

- Prestakuntza.
Oraingo Prestakuntzaren Dekretuaren azterketa teknikoa aztertzeko akordioa hartzeaz gain, aurrerapausoak eman dira langileentzat bermatuz prestakuntzako ordu kopurua handituko dela eta prestakuntzako zati bat karrerako gordetzeko konpromisoa dagoela.

- Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko tratu berdinerako plana.
Lehen aldiz Administrazio Orokorrean gizonezko eta emakumezkoen arteko berdintasunerako plan bat prestatzea hitzartu da.

Gainera generoko indarkeriaren biktimen eskubideak jasotzen dira.