Azken eguneratzea: 2010/05/21
Euskalmetek bere lehen estazio meteorologikoa jarri du abian Donostian
Apirilaren 21ean jarri zuten
Euskalmetek, Eusko Jaurlaritzako Euskal Meteorologia Agentziak, Donostian duen lehen estazio meteorologikoa jarri du martxan. Ekipamendua tenperaturaren, hezetasun erlatiboaren, prezipitazioaren eta haizearen inguruko datuak jasotzen hasi da dagoeneko.

Donostiako estazioa apirilaren 21ean jarri zuten, baina datuen transmisiorako ekipoa duela gutxi abiatu dute.
C017-Miramon estazioa ehun metro inguruko altueran dago, Miramongo ospitaleen eremutik gertuko muino b atean.
Iñigo Alonso Eusko Jaurlaritzako Meteorologia eta Klimatologia zuzendariaren esanetan, "itsas mailan egon ez arren, C017-Miramon estazioak Gipuzkoako hiriburuari eta inguruari buruzko oso datu adierazgarriak eskainiko dizkigu".
Alonsoren ustez, "estazioak emandako datuek, C018-Higer estazioak eskainitakoekin batera, nabarmen hobetuko dute Gipuzkoako ipar-ekialdeari buruzko informazio meteorologikoa".
Estazio berriak eskainitako informazioa Euskalmet Euskal Meteorogia Agentziaren webgunean eskuragarri dago jada.
Euskal Meteorogia Agentziak dituen gainerako estazioek bezala, ekipamendu berriak unean uneko datuak eskaintzen ditu.
Datuok UTC ordutegian aurkezten dira; hau da, ordu bat gehiago neguan, eta bi ordu gehiago udan.