Azken eguneratzea: 2010/02/11
Eusko Jaurlaritza Fox Zentroarekin harremanetan

Argazkia: Itzel Olague, Directora Institucional de la Delegación de Euskadi en México; Vicente Fox, Ex Presidente de México; Marta Sahagún, Ex Primera Dama; Julián Celaya Loyola, Director para los Ciudadanos y las Colectividades Vascas en el Exterior; Benan Oregi Iñurrieta, técnico de Acción ExteriorMexiko  DF, 2010eko otsailaren 10a

Julián  Celaya Loyola Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako zuzendaria, Itzel Olague Euskadiren Mexikoko Ordezkaritzako zuzendari instituzionalarekin batera, gaur goizean bertan bildu da Vicente Fox presidente ohiarekin, Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak kanpoan diren euskal gizataldeak bisitatzen ari dela eta.

Egun hauetan zehar, Fox Zentroa, liderrak aurkitzeko eta indartzeko helburua duen gunea, autonomia erkidego guztien laguntza bila ari da, datorren maiatzean aste bat antolatzeko eta aste horren bitartez Espainiako eskualdeekin era guztietako lokarriak ezartzeko asmoz.

Ordubetean egon ziren bilduta hiriburu aztekan eta bilera emankorra izan da, izan ere, hainbat jarduera hartu dituzte kontuan Guanajuatoko Asteko egitarauan sartzeko. Eusko Jaurlaritzaren ordezkariek agindu dute, batez ere, kultura, merkataritza eta turismo alorreko jarduerak abian jartzeko aukerak aztertuko dituztela.

Euskal ordezkaritza New Yorketik iritsi berria da —hiri horretan inauguratu du 'Hidden in Plain Sight: The Basques' erakusketa, Estatu Batuetako euskaldunei buruzkoa— eta bilera lasaia egin dute Mexikoko Euskal Etxearen Zuzendaritzarekin, Miguel Larregi buru dela.