Fecha de la última modificación: 12/03/2012
Eskolako jasangarritasunerantz
Jasangarritasuneko hezkuntzarako kalitate irizpideak

Gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoko ia 500 ikastetxek eta 200.000 ikaslek parte hartzen dute Eskolako Agenda 21 programan 18.000 irakaslek lagunduta; ikastetxeen ingurumena eta heziketa hobetzen, eta, dagozkien udalerrietako (129) jasangarritasunean parte hartzen. Eskolako Agenda 21en ibilbidean zehar egin diren hainbat ebaluaziok adierazi dute, besteak beste, programaren garapeneko kalitateagatik nabarmentzen ziren ikastetxeen ahalegina errekonozitu behar dela.

Argitalpen honetan aurkezten dugun hausnarketa da errekonozimendua emateko egiten den ebaluazioaren oinarria. Alde batetik, Estatuko nahiz nazioarteko prestigio handiko erreferentziak; eta bestetik, Ingurugelaren eskarmentua kontuan izanda Eskolako Agenda 21en inguruan hezkuntza-esperientzien kalitatearen ebaluazio-sistema bat ezarri da; hori guztia ikastetxearen jasangarritasuna, parte hartze demokratikoa eta curriculumaren berrikuntza hobetzen dutenak positiboki bereizteko. Jadanik 40 dira aintzatespena jaso duten ikastetxeak.



Pdf formatoko dokumentua:
Eskolako jasangarritasunerantz (3,59 Mb)