Fecha de la última modificación: 21/08/2007
Osasuna eta Ingurumena: 2007ko adierazleak

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu eta Osasun Sailek egindako azterketa. Ingurumenak Euskadiko pertsonen osasunean duen eragina nolakoa den ikusteko 19 adierazle analizatu dira. Airearen kalitatea, zarata, uraren kalitatea, trafiko-istripuak, elikagaien segurtasuna eta kutsatutako lurzoruak aztertu dira, beste batzuen artean. Lan-metodologia ingurumeneko eta osasuneko adierazleei buruzko ECOEHIS ikerketan oinarritu da; Osasunerako Mundu Erakundeak eta Europar Batasunak sustatutako ikerketan, hain zuzen ere.

Txostenak istripuen, uraren kalitatearen zein saneamendu sistemaren, etxebizitza-araudiaren, larrialdi kimikoen eta elikadura segurtasunaren esparruetako adierazle positiboak aurkeztu ditu. Hondakin arriskutsuen eta kutsatutako lurzoruen arloan, azken urteotan aurrerapen nabarmenak izan dira horien kudeaketan, baina oraindik ere lan handia dago egiteko. Hain emaitza positiboak izan ez dituzten arloak aire kalitateari lotutakoak dira. Kalitate hori partikulen, ozonoaren eta zarataren araberakoa izaten da.

 



Dokumentuak pdf formatuan
Osasuna eta Ingurumena: 2007ko adierazleak (2 Mb)
Bilakaeraren laburpena (206 kb)