2003. urte bukaeran, Europako Batzordeak marko arauemailea proposatu zuen EBn inportatzen edo fabrikatzen diren substantzia kimikoetarako. Horrek bere barnean hartzen du erregistratzeko, ebaluatzeko eta baimentzeko sistema (REACH) eta azken helburua industria erabilera duten substantzia guztiek ebaluaketa eta saiakuntza sistema bakarra izatea da. Proposatutako sistemak substantzia kimikoak kontrolatzea du helburu. Horretarako, erabilerari lotutako arriskuak ebaluatzea, eta erabilera eta kudeaketa ziurrerako neurriak proposatzea du oinarritzat, betiere, EBren zuhurtzia irizpidea kontuan hartuta.
|