Fecha de la última modificación: 26/10/2005
EAEko burdin galdaketaren, ez-burdinazko galdaketaren eta ez-burdinazko metalurgiaren sektoreko enpresek garapen iraunkorrari egiten dioten ingurumen-ekarpena

Dinamikoa izatea eta etengabe garatzen aritzea dira galdaketa-sektorearen ezaugarriak. Hala, lehen sektorekoa izatetik teknologia aurreratuko sektorekoa izatera pasatu da, beste herrialdeetara zabaltzen ari da eta nazioartean onespena du. Euskadiko galdaketa-sektorearen barruan, 78 galdategi baino gehiago daude. Galdategi horietatik 34 Bizkaian daude, 27 Gipuzkoan eta 17 Araban, eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Galdategien Elkartearen (AFV) bazkide dira guztiak. Estatuko galdaketa-sektorearen % 50 ordezkatzen dute, eta 8.498 pertsonari ematen diete lan.



Pdf formatuko dokumentua:
EAEko burdin galdaketaren, ez-burdinazko galdaketaren eta ez-burdinazko metalurgiaren sektoreko enpresek ... (571 kb)