Fecha de la última modificación: 14/01/2008
Eskolako Agenda 21 programaren ebaluazioa

Eskolako Agenda 21 ikastetxeetako hezkuntza-komunitateei zuzendutako iraunkortasunerako heziketaprograma bat da, Euskal Autonomia Erkidegoan 2003-2004 ikasturteaz geroztik garatzen ari dena. Partaidetzak etengabe egin du gorantz: 2006/2007 ikasturtean, 350 ikastetxek lan egin zuten gizarteak ingurumenean zer arazo eragiten dituen ulertzeko, ikastetxeen ingurumen-kudeaketa garapen iraunkorren bidetik joan zedin eta komunitatean parte hartzeko, garapen iraunkorraren alde.

Programaren helburua nagusiki, sentiberatzea da, hezkuntza-komunitateak euren balioak eta jokabideak aztertu eta iraunkortasuneranz hurbiltzeko bideak nola jorratu hausnar dezatela; irakasteko moduak aztertu; ikastetxearen, ingurunearen eta irakatsi eta ikasteko prozesuaren gainean erabakiak hartzerakoan ikasleei protagonismoa eman; ikastetxearen eta erakundeen arteko Iankidetzak sustatu, herritar aktiboak izan daitezen sustatu, euren komutitatean parte hartu eta herritarrek parte har dezaten katalizatzaile izatea. Azken batean, XXI. mendeko hezkuntzaren erronkei aurre egingo dien ahalmen izugarriko programa da.

Hezkuntzan duen garrantziagatik, izan duen garapen-maila kontuan izanik eta Eskolako Agenda 21 Autonomia Erkidegoko derrigorrezko hezkuntzako ikastetxe guztietan abian jartzeko konpromisoa dela eta, Eskolako Agenda 21 programa ebaluatzeko beharra ikusi zen, bere indar-guneak eta ahuleziak atzeman, eta lehen horiek indartu eta bigarrenak zuzentzeko neurri egokiak har zitezen.



Pdf formatoko dokumentuak:
2003-2006 (1,70 Mb)
2006-2007 (427 kb)