Plataforma digitaletako laneko arriskuen gida (2020)

Argitalpena
2020
Argitalpen-zenbakia
Egilea(k)
Dirección: Adrián Todoli Signes Autores: Julen Llorens Espada, Maiedah Jalil Naji y Adrián Todoli Signes. Ilustraciones: Francisco Ramón Lacomba Pérez
Hizkuntza(k)
Español
Sustatzailea
OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea
Argitaratzailea
OSALAN - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea

Deskribapena

liburu azalaLan honek, diziplinarteko ikuspegi batetik, plataforma digitalen ekonomia lan-merkatuan sartzearen ondorioz sortutako laneko osasun eta segurtasunaren arloko arazo garrantzitsuenei heldu die.
Abiaburuko hipotesi nagusia da plataformen bidezko lanaren adierazpen askok beren berezitasunak kontuan hartuko dituen lan-arriskuen ebaluazioa behar dutela; izan ere, plataformetan lan egiteak arrisku espezifikoak dakartza, egiten den zeregin zehatzaren arriskuetatik bereizita daudenak. Horrela, prebentzio-tresna gisa ebaluatuta, plataformetako lanaren arrisku fisiko eta psikosozial espezifikoak aztertu ahal izango dira; izan ere, egungo ebaluazioak eta lehendik zeuden teknikak produkzio-sistemaren antolaketa klasikorako pentsatuta daude (teknologia- eta antolamendu-berrikuntza hori agertu aurretik), eta, horren ondorioz, egungo irizpide teknikoek ezin diete beti erantzun argi eta proportzionala eman eremu horretan dauden erronkei.