Fecha de la última modificación: 26/10/2005
Tokiko Agenda 21: aurrera egiteko komunikatzea

2002-2020ko Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategiaren helburu nagusia da Tokiko Agenda 21eko programak udalerrietan eta eskualdeetan sustatzea, informazioaren zabaltzea eta herritarren sentsibilizazioa eta parte-hartzea bultzatzeko. Azken Ekobarometro sozialaren arabera, Euskadiko herritarrek gero eta ardura handiagoa dute ingurumenaren egoerarekiko, eta, beraz, administrazioen erantzukizuna da informazioa ematea eta herritarren kezkei erantzutea. Ildo horretan, udala herritarrengandik hurbilen dagoen erakundea denez, funtsezko papera du garapen iraunkorraren printzipioak eta kultura kontuan hartzen dituzten komunikazio-eta sentsibilizazio-kanpainen sustapenean.

Tokiko Agenda 21eko prozesuek diagnostiko sozioekonomikoa, ingurumenekoa eta udalekoa egitea eskatzen dute adierazle zehatzak dituen ekintza-plana ezartzeko. Horrez gain, ezinbestekoa da prozesu osoan herritarren parte-hartzea izatea. Komunikatzeko estrategia egokia edukitzea funtsezkoa da pertsonek esku hartzeko, Tokiko Agenda 21en aurrerapenetan partaide izateko, iraunkortasunaren printzipioak transmititzeko eta, azken batean, garapen iraunkorraren bidean aurrera egiteko. Gida metodologiko honen helburua da udalei komunikatzeko estrategia eraginkorrak ezartzen laguntzeko beharrezko jarraibideak ematea, helburu, publiko eta mezu egokiak zehaztuz eta udalerri bakoitzak bere errealitatera egoki dezakeen tresna-aukera zabala eskainiz. Udalerri bakoitzaren profila (landatarra, industriala, kostakoa, etab. ) eta tamaina edozein direla ere, guztiek gara ditzakete beren komunikazio- estrategiak.



Pdf formatuko dokumentua:
Tokiko Agenda 21: aurrera egiteko komunikatzea (448 kb)