Fecha de la última modificación: 24/10/2005
Aalborgeko konpromisoak. Euskal udalerriek Europako iraunkortasunari egindako ekarpena

2004ko ekainean, Aalborg+10 Europako Herri eta Hiri Iraunkorren Laugarren Konferentzia egin zen. Han Europako tokiko 1.000 ordezkarik baino gehiagok egunetan eztabaidatu zuten, planetaren iraunkortasunerako toki-mailan egin daitekeenari buruz. Konferentzian era aktiboan parte hartu zuten Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko, IHOBE Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoko, Foru Aldundietako eta, Udalsarea 21en izenean -Iraunkortasunerako Euskal Udalerrien Sarea-, Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri askotako ordezkariek. 1994an Danimarkako Aalborg herrian europako Herri eta Hiri Iraunkorren I. Konferentzia egin eta "Aalborgeko Gutuna" onartu zenetik, dagoeneko hamar urte igaro dira, eta, aldi horretan, Euskal  Autonomia Erkidegoko hainbat udalerri inplikatu da pixkanaka  iraunkortasunerako tokiko politikak -garapen iraunkorraren alde egingo dutenak- sustatzeko. Argitalpen honetan aurkezten ditugun Aalborg+10eko konpromisoak apustu berri bat dira, hiritar guztion bizi-kalitate hobea erdiesteko Europako hainbat herri eta hirik egindako apustua hain zuzen. Konferentziaren baitan, euskal udalerriek konpromisoak sinatu zituzten, gainerako herri eta hiriei beren esperientziak azaldu zizkieten eta beste herrialde eta hirietako sareekin bizipen-trukea egin zuten. Konferentzian Europako udalerri-ordezkari askok hartu zuten parte, eta horrek argi eta garbi adierazten du iraunkortasunerako herri eta hirien mugimendua, une honetan, garapen iraunkorra lortzeko ekimen eraginkorra eta konprometitua dela.



Pdf formatuko dokumentua:
Aalborgeko konpromisoak. Euskal udalerriek Europako iraunkortasunari egindako ekarpena (429 kb)