|
|
Gazteak Giza Eskubideetan Hezteko eskuliburua
|
Aurkezpena
Justizia, askatasun, berdintasun eta elkartasunaren oinarrien gainean eraiki nahi den edozein gizarte- eta politika-antolamenduren eredurako giza eskubideak eta bakea ezinbesteko erreferentea dira. Pertsona guztien giza duintasunaren goi-balioa abiapuntua da, gizarte honetako gizabanako bakoitzaren eskubide eta betebeharren multzoa iruten joateko.
Giza Eskubideetan oinarritutako —eta Giza Eskubideetarako— Hezk untza giza eskubideen arloan kultura unibertsala sortzera bideratutako trebakuntza-, hedapen- eta informazio-jardueren multzoa da. Jarduera horiek jakintzak transmitituz eta jarrerak moldatuz egiten dira. Hezkuntza horren helburua honakoa da: giza eskubideak eta oinarrizko askatasunak ezagutzera ematea eta indartzea; gizakiaren giza nortasuna eta duintasunaren zentzua guztiz garatzea; eta bakea bilatzeko eta gordetzeko jarduerak indartzea.
Baina giza eskubideen defentsa gure gizartean ezin da testuinguruz kanpo egin. Defenditu nahi diren giza eskubideen unibertsalitatetasuna bezain garrantzitsua da errealitate zehatz hura non eskubide horiek kaltea jasotzen duten. Eta Euskadin, Espainia osoan bezala, eta Frantzian ere, duela urte batzuetatik hona pairatzen ari gara ETA talde terroristak sistematikoki urratzen duela edonork bizitzeko duen funtsezko eskubide hura.
Europako Kontseiluak prestatutako Gazteak Giza Eskubideetan Hezteko Eskuliburua, COMPASS izenekoaren euskarazko lehenengo argitaraldiarentzat lerro hauek idazterakoan, berriro ere, bizitzeko eskubidearen urraketa hori basati gertatu da Polizia Nazionaleko Eduardo Puelles agentearen hilketa eta Carlos Sáenz de Tejada eta Diego Salvá guardia zibilena ere gertatu baita.
Hirurek, terrorismoko biktima guztiekin gertatzen den bezala, gure oroitzapena eta omenaldia merezi dituzte eta gure gogoa oso garbi betetzen duen ustea haietako edonor hil duten bakoitzean gure gizartean giza eskubideen funtsezko urraketa gertatu delakoa da. Horregatik, bere oroitzapenak, terrorismoren edozein biktimez gertatzen den bezala lehentasunezko leku bat beteko du Bake eta Giza Eskubideen alde gauzatu ditzagun hezkuntza-programetan.
Idoia Mendia Cueva Justizia eta Herri Administrazioko sailburua (Eusko Jaurlaritza)
Gazteak Giza Eskubideetan Hezteko eskuliburua deskargatu (14,3Mb · PDF)
|