Fecha de la última modificación: 18/10/2005
Ekinean mugikortasun iraunkorraren bidean. Mugikortasunaren aldeko 250 ekintza euskal udalerrietan

				azala

Euskal Autonomia Erkidegoaren hazkunde ekonomikoa lotuta egon da, hamarkada askoan, garraioaren hazkundearekin eta ingurumenean eta osasunean alboko eragin negatiboekin sentsibilitate gutxi duen lurralde-ereduarekin. Gaur egun ditugun mugikortasun-ohiturak hobetu daitezke iraunkortasunaren ikuspuntutik; automobila gehiegi erabiltzen da, eta hori da, hain zuzen ere, gure herri eta hirietako ingurumen-degradazioa eragiten duen faktore nagusietako bat. 2002-2020ko Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategiaren lehentasuna da lurralde-oreka lortzea eta mugikortasun iraunkorraren bidean aurrera egitea, eta bai halaber klima-aldaketaren eragina mugatzea ere.

Azken urteetan, euskal udalerriek hainbat jarduera egin dituzte motorrik gabeko garraiobideak ahalbidetzeko eta motordun garraiobideen erabilpen arrazionala bultzatzeko; horretarako, udalerriaren erakargarritasuna eta biztanleen bizi-kalitatea areagotu dituzte, eta poluzioa, zarata edo bide publikoko arriskuaren murrizpen garrantzitzu bat lortuz.

Gainera, hainbat udalerrik gauzatutako Mugikortasun Iraunkorreko udal-planak funtsezko tresna dira neurri horiek planifikatzeko eta ezartzeko.

Horrenbestez, egungo mugikortasun-moduak eredu iraunkorragoetara zuzentzea ez da udalerrien lana soilik. Ezinbestekoa da Administrazioaren parte-hartzea -maila guztietan- eta, hein haundi batean, gizartearen, hiritarren eta elkarteen laguntza trinko batekin. Funtsezkoa da eragile eta instituzio-maila guztiek ingurumena errespetatuko duen mugikortasun-eredu bat bultzatzea. Euskal Administrazio Publikotik jarduera ugariri ekin behar zaie eta alderdi horien inguruan herritarrak kontzientziatzea bultzatu behar da.



Pdf formatuko dokumentua:
Ekinean mugikortasun iraunkorraren bidean. Mugikortasunaren aldeko 250 ekintza euskal udalerrietan (2,95 Mb)