|
Euskal AEko BPG 140,6 izan da 27-EBko batez bestekoaz (indizea= 100) 2007an, eros ahalmenaren parekotasunean (EAP). Datuok Eustatek landu ditu Eurostatek 2007an 27-EBko herrialdeentzat egindako lehenengo zenbatespenaren ondoren. Espainiako batez bestekoa 106,9 da.
< BR> 2007ko per capita euskal BPG Espainiako erkidego guztietako handiena da, ondoren Madril eta Nafarroa datozelarik.
Europar Batasuneko herrialdeekin alderatuzgero Euskal AE hirugarrena da; aurretik Luxenburgo (276,4) eta Irlanda (146,3) daude; ondoren Herbehereak (130,9) eta Austria (128,2). Aurretik denaz, Irlandaz, esan behar da 2006an Euskal AEz zuen tartea (ehuneko 9,6 puntu) ia erdira jaitsi dela, 2007an 5,7koa izan baita.
< BR> Azken hamar urteetako BPGen bilakaerari erreparatuz gero, ikusten da indartu egin dela Luxenburgoren lidergoa; gainera, gehien hazi dena da, atzetik datozenen hazkundea bikoiztu egin baitu.
< BR> Atzetik datozenen artean, azken hamarkadan gehien hazitakoak: Euskal AE (2007an ehuneko 24,9 puntu gehiago 1998an baino), Estonia (+29,7), Irlanda (+24,7) Letonia (+22,3) eta Lituania (+20,1).
Luxenburgo eta Irlanda aparte utzita, 1998an per capita BPGn lider ziren herrialdeek izan dituzte atzerapenik handienak. Denen arteanItalia nabarmentzen da, ehuneko 18,6 puntu galdu ditu eta 120,0tik 1998an 101,4ra jaitsi da 2007an, doi-doi Batasuneko batez bestekoaren gainetik. Azken hamarkadan atzera egin duten beste herrialde aberatsak: Alemania (ehuneko -9,5), Danimarka (-9,4), Belgika (-5,0), Austria (-4,8) eta Frantzia (-4,0).
Atzera egin dute BPGn baita ere Amerikako Estatu Batuek (-4,5) eta Japoniak (-7,2). < BR>
|