1.- SARRERA.
1.1. Zer da Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia?
Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 4/1992ko Legeak Euskal Herriko Polizia Ikastegia eratzen du, administrazio izaera duen eta Herrizaingo Sailari atxikita dagoen erakunde autonomo gisa, zeinak bere zereginak bete ahal izateko berezko lege nortasuna eta jarduteko gaitasun osoa duen.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiari Euskal Polizia eratzearen prozesuan leku nabarmena dagokio.
Polizia bat ezin da eraginkorra izan bertako kideek prestakuntza ona eta etengabe eguneratua izan ezean.
Prestakuntza eta gaikuntzarako eginkizun garrantzitsu horrek erakunde autonomo bat eratzea aholkatu du, zeinaren organo arautzaile gorenek partaidetasun zabala onartuko duten.
1.2. Helburuak.
Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Erakunde Autonomoari dagozkio:
a).- Ertzaintzako eskala eta kategorietara sartzeko hautaketa prozesuen oinarriak ezartzea, hautaketa prozesu horietarako deialdiak egitea, epaimahai kalifikatzaileak izendatzea eta, orokorrean, hautaketa burutu ahal izateko bete beharreko esleipen oro betetzea .
b).- Toki administrazioaren mendeko Polizia Kidegoetako eskala eta kategoria desberdinetan sartzeko oinarrizko arauak taiutzea.
c).- Euskal Herriko Polizia osatzen duten polizia kidegoetako eskala eta kategorietara sartu aurretik egin beharreko prestakuntza ikastaroak eta praktika-aldiak nahiz haien prestakuntza eta trebakuntzarako egin beharreko beste edozein programatzea, antolatzea eta burutzea.
d).- Udalbatzen mendeko Polizia kidegoentzako prestakuntza planek bete beharreko oinarrizko irizpideak taiutzea.
e).- Udalerriei beren Polizia Kidegoetako funtzionarioen hautaketari buruzko laguntza eta sorospen teknikoa ematea. Beti ere, dagokion udalak hautaketa prozesu horietan parte hartzeko eskaera egiten badu.
f).- Poliziaren legeak izenda diezazkion edo beste lege nahiz manuek aitor diezazkioten gainerakoak.

2.- HAUTAKETA PROZEDURAN ONARTUA IZATEA.
2.1. Hautaketa prozeduran onartua izateko betekizun edo baldintzak.
Deialdiaren Oinarriak 2009ko irailaren 4eko EHAAn argitaratuko dira.
Hautaketa prozedura onartuak izatea nahi duten hautagai edo izangaiek eskabide-orriak aurkezteko epea amaitu baino lehen (2009ko irailaren 28a, barne) eskatutako betekizun guztiak bete beharko dituzte, Bigarren Oinarriko f) eta i) atalak izan ezik.
Izangaiak hautaketa prozedurarako onartua izateko ezin du izan ezgaitasunagatiko edo bateraezintasunagatiko legezko ziorik, ez herri funtzioetarako gaitasunik gabea izan, ezta ere lanerako ezgaitasun fisiko edo psikikorik izan. Ondorengo baldintzak bete beharko ditu:
- Aurretik eskabide-orria betetzea.
- Espainiarra izatea.
- 18 urte izatea eta 32 urte bete gabe izatea.
- Gutxieneko garaiera: gizonezkoek 1,65 metro eta emakumeek 1,60 metro.
- Bigarren hezkuntzan graduatua, eskola graduatua, lehen-mailako lanbide heziketa edo baliokidea, edo goi-mailako beste edozein ikasketa izatea.
- Maltzurkeriazko delituagatik zigorrik jaso ez izana, herri-administrazioko zerbitzutik egotzitakoa ez izatea, eta herri-jarduerarako gaitasun gabetua ez egotea.
- Hutsegite larria edo oso larria egin izanagatik Euskal Herriko Polizia kidegoren batean sartzeko hautaketa prozeduratik baztertutakoa ez izatea.
- Bide publikoetatik gidatzeko B motako gidabaimena, edo baliokidea, administrazioak baimenduta izatea.
- Tasak ordaintzea.
- Deialdiaren Oinarrietan biltzen diren gainontzeko oinarriak.
2.2.- Onartua izateko eskabide-orriak.
Deialdian parte hartzeko eskabide-orriak hogei (20) egun habilen barruko epean aurkeztu beharko dira, 2009ko irailaren 4etik aurrera (eskabide-orriak 2009ko irailaren 5tik 28ra bitarteko epean aurkeztu ahal izango dira, bi egunak barne).
2.2.1.- Eskabide-orriak aurkezteko modua.
Hautaketa prozeduran parte hartu nahi dutenek eskabidea Interneten bitartez egin dezakete dagokion eredua betez. Eredua honako helbide elektroniko hauetan egongo da: www.ehpi-appv.net eta www.ertzaintza.net.
Eskabidea interneten bidez egiteko Eusko Jaurlaritzako KZgune zentro publikoetara jo daiteke. KZgune zentroen zerrenda eta kokapena honako helbide elektroniko honetan ikus daiteke: www.kzgunea.net.
Halaber, hartarako beren-beregi informatikoki egokituko den tokian egin daiteke eskabidea,(09:00etatik 14:00etara). Helbidea honako hau izango da:
Vitoria-Gasteizen:
-Euskal Herriko Polizia Ikastegia; Gasteiz-Irún errepidea, km. 5. (Arkaute); PK: 01192.
Eskabideak leku horretan aurkeztu ahalko dira 09:00etatik 14:00etara.
Eskabideak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26/1992 Legeko 38.4 artikuluan aipatutako lekuetan aurkeztu ahal izango dira. Postetxeen bitartez aurkezten diren eskabide-orriak kartazala zabalik aurkeztu beharko dira, zertifikatu aurretik postetxeko funtzionarioak data eta zigilua jarri ahal izateko.
2.2.2.- Tasak ordaintzea eskabide-orriak aurkezteagatik.
Eskabideak aurkezteko epearen barruan ordaindu beharko da tasa, honako erakunde kolaboratzaileetako edozein bulegotan: BBK(Bilbao Bizkaia Kutxa), Caja Vital Kutxa, Gipuzkoako Donostia Kutxa, Euskadiko Kutxa, Banco Guipuzcoano, La Caixa, Bankoa eta BBVA. Horretarako finantza-erakundean aurkeztu beharko duzu eskabide-orria eta tasa ordaindu ondoren finantza-erakundeak automatikoki baliokotzat emango du.
Eskabidea Interneten bidez eginez gero, bi aukera daude:
a).- Off-line ordainketa: adierazitako finantza-erakunde laguntzaileetako baten bulego batera joan eta sistemak sortutako jaso-agiria aurkeztu behar da, edo bertan agertzen diren datuak. Jaso-agiriek barra-kodea ere daukatenez gero, irakurgailu optikoa duen kutxazain automatikoaren bidez edo eskuzko datu-eskuratzearen bidez egin daiteke.
b).- On-line ordainketa: ordainketa banka elektronikoko sistemaren bidez egin daiteke, banku-sukurtsal batera joan gabe. Horretarako beharrezkoa izango da adierazitako erakunderen bateko banka elektronikoko bezero izatea. Aukera hori eguneko 24 orduetan erabil daiteke, eta alferrikako joan-etorriak eta ilarak saihestu daitezke modu horretan.
Hauxe da tasen zenbatekoa:
10,16 €
Tasa ez ordaintzeak edo garaiz ez ordaintzeak azterketa eskubideak galtzea lekarke eta horrekin batera izangaiaren kanporatzea. Inolaz ere, ez du ordezkatuko deialdiaren oinarrietan aurreikusitakoa; hau da, garaiz ordaintzeko epea eta eskabide-orria aurkezteko era.

3.- HAUTAKETA PROZEDURAREN GARAPENA.
Atal honetan hautaketa prozeduraren alderik garrantzitsuenak hartuko dira kontuan. Alde hauek hautagaiek jarraitu beharrekoak izango dira.
3.1. Onartutako eta bazter utzitako izangaien zerrenda.
Hautaketa prozeduran onartu eta bazter utzitako izangai edo pertsonen zerrenda da, hain zuzen ere, jendaurreratuko den zerrendaz ari gara.
Zerrenda hau eta argitaratuko diren guztiak, parte hartzaileen identifikazioarekin argitaratuko dira; esleituko zaien erreferentzia zenbakiaren bitartez identifikatutakoak. Erreferentzia zenbaki hau automatikoki eta banaka emango zaio parte hartzaileari, honen eskabide-orria betetzen duenean.
Komenigarria da hautagaiak pertsona onartuen behin-behineko zerrendan agertzen den ziurtatzea. Zerrenda hori EHPIko iragarki-oholean argitaratuko da eta, zerrenda honetan onartuak eta baztertuak agertuko dira; baita ere, baztertua izatearen arrazoiak. Zerrenda Erakunde Autonomoko web orrialdean (www.ehpi-appv.net) kontsultatu ahal izango da. Pertsona bat baztertua izan bada iragarki-oholean argitaratuta agertzen den egunetik hasita hamar egun baliodun izango ditu erreklamazioa jartzeko eta eskabide-orriak izan ditzakeen akatsak zuzentzeko.
Aurkeztutako erreklamazioak aztertu ondoren, onartu eta bazter utzitako pertsonen behin betiko zerrendak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean argitaratuko dira. Era berean, zerrenda hauek Erakunde Autonomoko web orrialdean ere kontsultatu ahal izango dira.
Ziurtatu onartutako pertsonen behin betiko zerrendan agertzen zarela, azterketetarako erabiliko den zerrenda horixe izango baita.
Garrantzitsua da aipatutako zerrendaren kontsulta egitea, hautaketa prozeduran onartua izan zarela ziurtatzeko.
3.2.- Epaimahai Kalifikatzailea
Epaimahai Kalifikatzailea hautaketa prozeduraren garapenerako organo erantzulea da, deialdiko oinarrietan ezarritakoarekin bat etorriz. Epaimahaia honakoek osatzen dute: mahaiburu bat, zazpi bokal eta idazkari bat.
Epaimahaia hautaketa prozeduraren garapena zuzenaz arduratuko da, besteak beste, burutzen diren azterketen balorazioa egiten du. Ondorioz, hautaketa prozeduran berdintasun, merezimendu eta gaitasun printzipioak betetzearen alde egiten du.
3.3.- Oposizioa eta lehiaketa
Hautaketa prozedura oposizio-lehiaketa izango da, eta horren bitartez asmoa izangaien kalifikazioa ebaluatzea izango da.
3.3.1.- Oposizio-aldia
Oposizio-aldia hiru proba egitean datza:
1.- Lehenengo proba, derrigorrezkoa eta baztertze indarrekoa.
Honetan, ondorengo ariketak egingo dira:
a) Derrigorrezko eta baztertze indarreko ariketa, galdera-sorta bati erantzutean datza( test erakoak izan daitezke). Ariketa honek 50 puntura arteko balioa izango du eta gutxienez 25 puntu ateratzen ez dituena automatikoki baztertuta geratuko da. Edukien zehaztapena honekin batera doan I.Eranskinean bildutakoarekin bat etorriko da.
b) Izangaien gaitasuna neurtzeko diren ariketak: gaitasun kognitiboak, hitz egiteko gaitasunak, espazio gaitasunak eta datuak interpretatzeko gaitasunak. Ariketa hauek 0tik 150 puntura bitarteko balioa izango dute.
c) Nortasun testa, izangaien izaera deitutako lanpostuaren profil profesiografikoari nola egokitzen zaion ebaluatzera bideratua. Ariketa horrek 50 puntura arteko balioa izango du eta 25 puntu lortu beharko dira gutxienez gainditu ahal izateko.
Lehenengo saio honetako ariketek 250 puntura arteko balioa izango dute eta automatikoki baztertuta geldituko dira gutxienez 125 puntu lortzen ez dituzten izangaiek.
2.- Bigarren proba, derrigorrezkoa eta baztertze indarrekoa, deialdi honen II.Eranskinean jasota datozen saio fisikoak egingo dira honetan eta, izangaiaren egoera fisikoa neurtzeko izango dira.
Bigarren proba honetan 5 saio izango dira, gehienez 100 punturekin baloratuko direnak. Saio bakoitza 0tik 20 puntura baloratuko da, baremoaren arabera. Bigarren proba hau gainditzeko, saio bakoitzean gutxienez 6 puntu atera beharko dira eta proba osatzen duten bost ariketotan guztira 50 puntu gutxienez.
3.-Oposizioko hirugarren proba, psikoteknikoa, nahitaezko eta baztertzekoa. Proba honetan psikoteknikoak,elkarrizketa edota talde dinamika egingo dira, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako Agente Kategoriako lanpostuaren profilerako izangaiaren jokaera eta izaera egokitasunak zehazteko. Ondorengo ariketa mota hauek jarri ahal izango dira: a) test psikologikoak/ nortasunari buruzkoak; b) elkarrizketak; c) talde dinamikak.
Proba hau 0tik 150 puntura bitartean baloratuko da eta gainditzeko gutxienez 75 puntu atera beharko dira.
3.3.2.- Lehiaketa-aldia
Lehiaketa-aldian Europako Batasuneko hizkuntza ofizial bakoitzaren ezagupen-maila baloratuko da (espainiera salbu, deialdiko oinarrietan aurreikusitakoarekin bat etorriz).
Merezimendu hauek eskaeran agertzea ez da beharrezkoa izango.
Lehiaketa-aldiaren kalifikazioa oposizioa gainditu duten izangaiei bakarrik aplikatuko zaie.
Agiriak egiaztatzeko eskudun organoak luzatutako egiaztatze ofizial bitartez egingo da egiaztapena, ziurtagiri horren kopia konpultsatua entregatuz. Guzti hau oposizio-aldiaren hirugarren probako lehen ariketa egiteko egunean egin beharko da.
Agirien konpultsa, esandako egunean, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko administrazio zerbitzuetan egin ahal izango da.
3.3.3.- Euskararen ezagutza mailaren balorazioa
Euskararen ezagutza-maila merezimendu modura baloratuko da oinarrietan ezarritako baremoarekin bat etorriz, eta gehienez 55 puntura arteko balioa izango du.
55 puntu emango zaizkie Ertzaintzaren I. hizkuntza-eskakizuna edo gehiagoko ezagutza-maila egiaztatzen duten pertsonei.
Deialdiko oinarrietan ezagutza horiek egiaztatzeko probak egitea aurreikusten da.
Ertzaintzaren I. hizkuntza-eskakizuna egiaztatutzat emango zaie titulu horren baliokideak edo maila gehiagokoak dituztenei eta horrela dutela agiri bitartez egiaztatzen dutenei. Egiaztatze hau aurreko paragrafoan aipatutako probak egin baino bi egun lehenago egin beharko da.
3.4.- Plazak ematea
Hautaketa prozeduraren azken kalifikazioa egin ondoren, hautatutako pertsonen zerrendak argitaratuko dira.
Hautatutako izangaien edo pertsonen zerrendak hautaketa prozedura gainditu dutenek eta deitutako plazetan sartzen direnek osatuko dituzte.
Zerrendak hauexek izango dira:
a) Hizkuntza-eskakizuna eskatzen zaizkien plazak lortzen dituzten emakumeen zerrenda, lortutako puntuazio altuenetik eskasenera, baldintza horrekin deitutako plaza guztiak bete arte.
b) Hizkuntza-eskakizuna eskatzen ez zaizkien plazak lortzen dituzten emakumeen zerrenda, lortutako puntuazio altuenetik eskasenera, emakumeentzat deitutako plaza guztiak bete arte.
c) Hizkuntza-eskakizuna eskatzen zaizkien plazak lortzen dituzten gainontzeko izangaien zerrenda, lortutako puntuazio altuenetik eskasenera, baldintza horrekin deitutako plaza guztiak bete arte.
d) Hizkuntza-eskakizuna eskatzen ez zaizkien plazak lortzen dituzten gainontzeko izangaien zerrenda, lortutako puntuazio altuenetik eskasenera, baldintza horrekin deitutako plaza guztiak bete arte.
Emakumeentzako plazak betetzen ez badira, bete gabeko plaza horiek beste izangaientzako plaza kopurua gehituko dute.
3.5.- Betekizunak egiaztatzea
Hautatutako izangaiek, deialdian parte hartzeko eskatutako betekizunak egiaztatzen dituzten jatorrizko agiriak edo konpultsatutako kopiak aurkeztu beharko dituzte Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Langileria eta Aholkularitza Juridiko Arloan, Epaimahai Kalifikatzailearen Akordioan hautatutako pertsonen zerrendak Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko iragarki-oholean argitaratuta eta hurrengo egunetik kontatzen hasita 15 laneguneko epean.
Interesatuak hala eskatzen duenean eta ezinbesteko arrazoia bitarteko denean bakarrik luzatu ahal izango du epe hori beste 10 lanegunetan; betiere, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariak.

4.- BEHIN ETA BERRIRO EGITEN DIREN GALDERAK
1.- Noiz aurkeztu behar dut eskabide-orria hautaketa prozeduran parte hartzeko?
Eskabide-orria Oinarrietan agertzen den epearen barruan aurkeztu behar dut eta ez dira onartuko epez kanpo aurkeztutakoak, nahi eta atzerapena txikiena izan.
Gogoratu eskabide-orria bete ondoren, bankura/kutxara joan beharko duzula tasa ordaintzera. Ordainketa egin eta gero, eskabide-orria aurkeztu behar da. Hori guztia kontuan izanik, hobe da azken momenturako ez uztea dena, onartua izateko egin beharreko guztiak egiteko denbora izan dezazun.
2.- Hautaketa prozeduratik bazter geratzen banaiz, tasa ordaintzeagatik dirua bueltatu egiten didate?
Tasaren egitate zergapegarria –egiten den ordainketa-, hautaketa prozeduratik kanpo geratuta ere egin beharrekoa da eta bere horretan geratzen da, ondorengo hauengatik:
- “Eskabide-orria emateari” dagokionean, aipatutakoa bideratutako kontua da.
- “Eskabide-orria jasotzeari eta hori aztertzeari” dagokionean, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak aipatutakoa jasotzat eta aztertutzat ematen duen kontua da.
Beraz, tasa horri dagozkion ekintza guztiak egin dira, nahiz eta prozeduran gerora daukan egoera zure aldekoa ez izan; eta ondorioz diru kantitate hori ezin da bueltatu.
3.- Noiz aurkeztu beharko ditut hautaketa prozeduran baloratzeko eskatutako merezimendu guztiak?
Lehiaketa-aldian Europako Batasuneko hizkuntza ofizial bakoitzaren ezagupen-maila baloratuko da (espainiera salbu, deialdiko oinarrietan aurreikusitakoarekin bat etorriz).
Lehiaketa-aldiaren kalifikazioa oposizioa gainditu duten izangaiei bakarrik aplikatuko zaie.
Agiriak egiaztatzeko eskudun organoak luzatutako egiaztatze ofizial bitartez egingo da egiaztapena, ziurtagiri horren kopia konpultsatua entregatuz. Guzti hau oposizio-aldiaren hirugarren probako lehen ariketa egiteko egunean egin beharko da.
Agirien konpultsa, esandako egunean, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko administrazio zerbitzuetan egin ahal izango da.
Ezin izango dira baloratu epez kanpo aurkeztutako agiriak, igarotako epea motza edo laburra izan arren.
Merezimenduak eskabide-orriak aurkezteko adierazitako epea amaitu baino lehen aurkeztu beharko dira. Epe horretatik aurrera aurkeztutako merezimenduak ez dira kontuan hartuko.
4.- Noiz entregatu behar ditut hautaketa prozeduran parte hartzeko baldintzak betetzen ditudala egiaztatzen duten agiriak?
Eskabide-orriarekin batera ez duzu inolako agiririk aurkeztu behar. Aurkeztu ahal izateko baldintzak betetzen dituzula alegatu baino ez dituzu egin behar, probatu edo egiaztatu barik.
Behin betiko emaitzak argitaratu ondoren, 15 egun habil edo laneguneko epea ezarriko da betekizunak egiaztatzeko, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Langileria eta Aholkularitza Juridiko Arloan.
Epe horren barruan betekizunak egiaztatu ezean, izangaiak eskubide guztiak galduko lituzke, ezinbesteko arrazoia dagoenetan izan ezik.
Eskabide-orriak aurkezteko epea amaitu baino lehen ((2009ko irailaren 28a), eskatutako betekizun guztiak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
5.- Zein adin eduki behar dut hautaketa prozedurara aurkezteko?
Hautaketa prozeduran parte hartzeko 2009ko irailaren 28an 18 urte beteta izan behar dituzu eta 32 urte bete gabe.
2009ko irailaren 28tik aurrera 18 urte betetzen badituzu edo egun hori baino lehenago 32 urte bete badituzu ezin izango zara aurkeztu hautaketa prozedurara.
6.- B gidatzeko baimena. Noiz atera behar dut?
Zuk B motako edo baliokidea den gidatzeko baimena izan behar duzu betekizunak egiaztatzeko epea amaitu baino lehen. Epe hori hautaketa prozeduran plaza lortzen duten hautagaien behin betiko zerrendak argitaratu ondoren zabalduko da.

|