Berrikuntza

Industrialización

i. Hondarribia – Energia-kontsumo ia nuluko eraikin proiektua, zurean eta energia-eraginkortasun handian industrializatutako sistemetan oinarrituta. (2016-2018)

Proiektu bereizgarria eta aitzindaria da Euskadin; izan ere, kontralaminatuko zurak erabiliko dira egitura-elementu gisa hormetan, barnealdetan, fatxadetan, solairu-egituraketan eta estalkietan, bai eta igogailuaren eta eskaileren zuloan ere. Halaber, energia-kontsumo ia nuluko eraikinak izango direlako ere nabarmentzen da proiektua (A motako energia-egiaztagiria).

Proiektua gauzatzeko (babes publikoko 65 etxebizitza, plaza publiko bat tartean duten 2 bloketan banatuak), Visesak obra-lizitazioaren baldintza-agirietan sartu zuen modu jasangarrian ekoitzitako egurra erabiltzeko premia (V-038 Euskal Autonomia Erkidegoko etxegintza jasangarriaren gida); horrenbestez, FSC, PSFC edo antzeko basogintza-egiaztagiriak balioetsiko dira, baita egurraren ekoizpen lekuak jasandako inpaktua –eta ondorioz, garraioak eragindakoa– murrizteko neurriak ere.

Aurrerapena industrializazioan eta efizientzia energetikoan (2013)

Xedea zen industrializazioan eta efizientzia energetikoan aurrera egitea, izaera integrala izanda, eraikinaren bizi-ziklo osoaren azterketatik abiatuta, eta etxebizitza sustapenen analisi teorikoa txertatzen lan eginda.

Hormigoian egindako esperientzien ondoren, zura eta altzairua eta antzeko beste material batzuetan oinarritutako industrializazioa aztertu da.

Hitzarmena UPV/EHUrekin, etxebizitzan industrializazioari buruzko azterketa, dibulgazioa eta ikerketa egiteko, Visesako sustapenetan aplikatzeko proposamenekin (2011-2012)

IDFABRIK: hitzarmenaren esparruan egindako argitalpena, etxebizitza babestuaren industrializazioaren egungo egoeraren azterketa eta egindako ikerketa-lanaren emaitzak jasotzen dituena.

Altzairuaren industrializazioaren azterketa (2010)

Arcelor-LKS Ingeniería-Tecnaliarekin batera egindako analisi estrategikoa, Euskal Autonomia Erkidegoan egin beharreko etxebizitza babestuen sustapenetan altzairuzko oinarri industrializatuko eraikuntza ezartzearen bideragarritasuna ebaluatzea ahalbidetu zuena.

Etxebizitza eraikinen egiturazko sistema aurrefabrikatuei buruzko ikerketa eta Zabalganako 156 gizarte-laguntzako etxebizitzen sustapenean txertatzea (2004)

Pich-Aguilera arkitektura taldeari adjudikatutako beka. 2009an amaitutako obra

Efizientzia energetikoa eta jasangarritasuna

Lankidetza Eusko Jaurlaritzaren Laborategiarekin (2014)

Eusko Jaurlaritzaren Laborategiarekin lankidetzan, Visesaren 25 sustapenen (2008 eta 2014 artean eskrituratuak) efizientzia-maila ikusi zen (guztira 3.390 etxebizitza). Horren bidez, gomendioak lortu nahi ziren etorkizuneko sustapenak diseinatzeko kostu-efizientzia irizpideak jarraituz.

Lankidetza UPV/EHUren Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoarekin (2013)

Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoaren lankidetza egin zen, etxebizitzen eraginkortasun energetikoan aurrera egiteko xedearekin, obra berriko eta birgaitze-lanetako aire-infiltrazioen azterketatik abiatuta.

Mikro-kogenerazioan oinarritutako efizientzia handiko sistemak txertatzea Salburuako 242 etxebizitzako eta Laudioko 103 etxebizitzako sustapenetan. (2010-2011)

Visesak zerbitzu energetikoak ematen ditu jabeen komunitateetan, ZEE gisa (Zerbitzu Ekonomikoen Enpresa), etxeko ur beroa eta berokuntza hornitzeko, galdara-gela mantentzeko eta kogenerazio-instalazioetan sortutako energia saltzeko.

Zerbitzu hori hasieran Salburuan (Vitoria-Gasteiz) babes publikoko 242 etxebizitzaren eta Laudion (Araba) 203 etxebizitzaren sustapenetako jabeen komunitatean ematen zen.

Sustapen horietan eraginkortasun handiko mikro-kogenerazio sistema bat dago (beroa eta elektrizitatea aldi berean sortzea), eta sistema horrek aukera ematen die:

  • A kalifikazio energetikoa lortzea (CO2 isurien eta lehen mailako energiaren murrizketa), eta hasierako inbertsioaren kostuari eustea
  • Elektrizitatea bertan sortzea. Garraioan galerak saihesten dira eta hondar-beroa aprobetxatzen da, eta galdaretan gasa kontsumitzea ekiditen da.
  • Errentagarritasun ekonomikoa handitzea (gaininbertsioaren itzulera-tasa 40 urtetik 10 urtera pasa da) galdara-gela handitu gabe eta estalkiak askatuta, eta eguzki-energiako sistemak instalatzea aurreztea. Energia saltzeagatik instalazioetan sortzen duen gerakinari esker, jasangarriagoak dira ekonomikoki ere.
  • Gizarte-jasangarritasuna: komunitateei urtero ematen zaie instalazioen funtzionamenduaren eta errendimenduaren berri, eta horrek haiek partaide egiten eta energia kontsumitzeko ohitura kontziente eta iraunkorrak sortzen laguntzen du.

Etxebizitza babestuen erabiltzaileak, VISESAren laguntzarekin, beren energia-sistemen autokudeatzaile bihurtzen dira, eta haien funtzionamendua teknikoki eta ekonomikoki optimizatzen dute.

Honako hauek lortzen dituzte: aurrezpen ekonomikoa, merkatuarekiko lehiakorra den zerbitzuaren kostua, horniduraren segurtasuna, kudeaketa kanporatzea eta horniduraren fidagarritasuna.

2021ean eta 2022an zerbitzu hori ixteko prozesu mailakatua egin da, eta bizilagunen erkidegoei lagundu zaie kudeaketa guztietan. Zerbitzu Energetikoak amaitzean, instalazioen itzulera gertatu da; izan ere, erkidegoak izango dira berriro ere titularrak.

Visesa urte hauetan, eta, bereziki, titulartasuna itzultzeko prozesu horretan emandako tutoretzari esker, erkidego horiek erabat independenteak dira euren ekoizpen energetikoaren kudeaketan

Tetraener-Antondegi. Hiri-garapen jasangarriak (2005-2010)

EEE-Energiaren Euskal Erakundea buru zuen proiektu horrek energiaren ikuspegitik oso efizenteak ziren bizitegi-garapenak jasotzen zituen, Donostia-Antondegin eta Genevan.

Hirigintza proiektuan metatutako atzerapenen ondorioz, Antondegiko erakusketa lanak ez ziren egin proiektuaren epean.

Lankidetza UPV/EHUrekin galdaratatik datozen CO2 isurpenak murrizteari buruz.

EFICAIND (2005):Banakako horma-galdaretatik datozen CO2 isuriak murrizteari buruzko ikerketa.

EFICACENT (2006-2009): Bizitegi-erabilerako galdara zentralizatuen errendimendua hobetzeari eta CO2 eta NOX isuriak murrizteari buruzko ikerketa.

Zaingune proiektu teknologikoa (2005-2008)

Gaitek (Eusko Jaurlaritza) eta Profit (Industria Ministerioa) programek emandako finantziazioari esker, ingurumen-adimeneko software-produktua garatu zen, etxeko elementu domotikoak, sentsorialak eta jarduketakoak kontrolatzeko, eta, horren bidez, elbarri fisikoei edo adinekoei laguntzen dieten asistentzia-zerbitzuak eskaintzeko.

Salburuako (Vitoria-Gasteiz) 156 gizarte-laguntzako etxebizitzen sustapeneko etxebizitza egokituan ezarri zen.

Eraikuntza Jasangarriaren Gida (2004-2006)

Eusko Jaurlaritzak eta Visesa zein Ihobe sozietate publikoek EEEren eta Orubideren laguntzaz egin zuten gida hau, Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitzen eraikuntza jasangarrirako oinarri teknikoak zehazteko.

Eguzki-energia termikoaren instalazioak (2002tik aurrera)

Arautegiari aurrea hartuta, Visesak eguzki-hargune termikorako hodi biltzaileak ezarri zituen bere sustapen guztietan, kontsumorako ura aurretiaz berotzeko eta, gutxienez, etxeko ur berorako beharrezko urteko batez besteko energia guztiaren % 60 hornitzeko (arautegiaren arabera, % 30ekoa da).

XXI. arkitektura lehiaketa (2001-2002)

Visesak antolatu zuen, gizarte-laguntzako etxebizitzaren, arkitekturaren eta ingurumenaren arloko ikerketa sustapenetako errealitate fisiko, ekonomiko eta eraikuntzakoarekin lotzeko.

edizioaren helburua Bermeoko 50 BOEko sustapenerako eraikuntza-proiektua eta obren zuzendaritza kontratatzea izan zen.

edizioan, ordea, Elgoibarko 100 BOEko sustapenerako eraikuntza-proiektua eta obren zuzendaritza kontratatzea izan zen xedea.

Bere sustapen guztietan % 30eko gutxieneko egiaztapen energetikoa (1998tik)

Arautegiari 10 urtean aurrea hartuta, Visesak % 30eko gutxieneko aurrezki energetikoa ziurtatu zuen bere eraikin guztietan, kalitate-berme moduan. Beraz, kalifikazio energetikoak C mailakoak edo hortik gorakoak ziren.