Diru-laguntzak eta prestazioak.
- Elkarte eta erakundeentzako diru-laguntzak emateko deialdia
- Genero-indarkeriaren biktimentzako laguntza ekonomikoak
- Emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeari buruzko unibertsitate-master oficialaren edizio bat egiteko laguntzak
- Tokiko erakundeek emakumeen kontrako indarkeriaren arloan tokiko protokoloak egin dezaten
- Prestazio eta laguntzen katalogoa emakumeen aurkako indarkeriaren biktimentzat
Elkarte eta erakundeentzako diru-laguntzak emateko deialdia
Indarkeria-portaerei buruzko sentsibilizazio eta prebentziorako jarduerak eta emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei arreta eta babesa emateko jarduerak bultzatzen eta sustatzen dituzten erakunde, elkarte eta fundazioei diru-laguntzak (ASO).
- Ebazpena, 2014ko ekainaren 3koa - Deialdia (PDF)
- Ebazpena, 2014ko urriaren 28koa - Emaitza (PDF)
- Informazioa eta inprimakiak
Genero-indarkeriaren biktimentzako laguntza ekonomikoak
Emakumeen aurkako indarkeriaren emakume biktimek laguntza jasotzeko eskubidea dute, baldin eta errenta-maila jakin bat badute eta lana lortzeko zailtasun bereziak badituzte, adina, prestakuntza orokorra edo bereziaren falta eta beste gorabehera sozial batzuk direla eta. Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimentzat baliabide ekonomikoak bermatzea da helburua, horiek gizarteratzen laguntzeko asmoz.
- AGINDUA, 2014ko urriaren 29koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusitakoaren arabera genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei diru-laguntzak emateko eta ordaintzeko prozedura ezartzen duena (1/2004 Legea, genero-indarkeriaren aurkako babes integraleko neurriei buruzkoa)
- Informazioa eta inprimakiak
Emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeari buruzko unibertsitate-master oficialaren edizio bat egiteko laguntzak
Emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeari buruzko unibertsitate-master ofiziala egiteko laguntzak (MVM).
- Ebazpena, 2014ko ekainaren 6koa (pdf, 406 KB).
- Informazioa eta inprimakiak
Tokiko erakundeek emakumeen kontrako indarkeriaren arloan tokiko protokoloak egin dezaten
Euskal Autonomia Erkidegoko udalei eta gainerako toki-erakundeei emango zaizkien diru-laguntzak, emakumeen kontrako indarkeriaren arloan diagnostikoak eta laguntza– eta jarduera-protokoloak lantzeko eta berorien jarraipena eta ebaluazioa egiteko.
- Agindua, 2012ko apirilaren 20koa (pdf, 266 KB).
- Informazioa eta inprimakiak
Prestazio eta laguntzen katalogoa emakumeen aurkako indarkeriaren biktimentzat
Ondoren aurkeztuko da gure autonomia erkidegoko emakumeen aurkako indarkeriaren biktimentzat dauden laguntza-baliabide, programa eta laguntzen zerrenda.
- Prestazio eta laguntzen katalogoa (pdf, 261 KB).