|
Pertsona/Enpresa batek sisteman alta emateko, honako inprimakiak aurkeztu beharko ditu Etxebizitzako Prozesu Eragileen Zuzendaritzan:
- Internet bidez; bete eskabide-orria adierazi bertan zein aplikaziotara sartu nahi duzun eta posta elektronikoko helbide bat jarri, hautatutako aplikaziora sartzeko baimena eman zaizun ala ez jakinarazteko.
- Aurrez aurre; honako formulario hauek aurkeztu behar dira Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan:
- Aplikazioa erabiltzeko pertsona ahaldun eta baimenduen zerrenda.
Izena emateko izapidea
- Beharrezkoak diren inprimakiak jaitsaraz ditzakezu (pdf, 684KB) edo Eusko Jaurlaritzan eskuratu, Etxebizitza Sailean zein edozein ordezkaritzatan.
- Inprimakiak bete ondoren, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Etxebizitzako Prozesu Eragileen Zuzendaritzan entregatuko dira, Eusko Jaurlaritzan bertan, edota edozein ordezkaritzatan.
Baimendutako pertsonek Izenpek igorritako Ziurtagiri Elektronikoa eduki beharko dute.
|