Berrikuntzaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritzak Kalitatea Kudeatzeko Sistema (KKS) bat garatu eta ezarri egin du, ematen dituen zerbitzuen kalitatea bermatzeko eta bere jarduera egokitzeko Zuzendaritza hori sortu zenean zituen helburuei.
Berrikuntzaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritzako KKSa, zerbitzuaren eremuari dagokionez, bi prozesu hauetara mugatuta dago:
-
Zuzendaritzaren erantzukizunekoak diren Plan guztietan kokatuta dauden hobetzeko egitasmoak burutzera.
-
Antolaketa eta eraberritzeari buruzko txostenak prestatzera.
KKSren geroagoko hedapenak aurreikusita daude, Zuzendaritzak ematen dituen beste zerbitzu batzuez eta baita esleitu liezazkiokeen bestelako eskumenez ere arduratzeko.
BAEZaren egitekoa eta ikuspegia
Berrikuntzaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritzaren egitekoa eta ikuspegia, kalitateari dagokionez, ondorengo puntu hauetan gauzatzen dira:
Berrikuntzaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritzaren egitekoa da proiektuak identifikatuz, diseinatuz, garatuz eta ebaluatuz Eusko Jaurlaritzaren erabakiei eta hobetzeko prozesuei bultza egin eta laguntza ematea, bere ikuspegi orokorra eta bere diziplina anitzeko izaera bitarteko direlarik.
Berrikuntzaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritzaren ikuspegia da Eusko Jaurlaritza honako hauetan erreferentzia-puntu izatea:
etengabeko hobekuntzako esperientziak, administrazio digitala, giza baliabideen erabateko sistema, herritarrei arreta emateko erabateko zerbitzua,erakundeen arteko kooperazioari laguntza emanez zerbitzuen kalitatea hobetzea eta herritarren beharrizanak eraginkor betetzea azken xede dituela.
BAEZek dituen kalitateari buruzko politika eta estrategiak
Berrikuntzaren eta Administrazio Elektronikoaren Zuzendaritzak kalitateari dagokionez duen politika ondorengo estrategia hauetan oinarrituta dago:
Administrazioaren beharrizanak entzun eta aztertzea. Bere langileen gaitasuna etengabe eguneratu eta gara dadin sustatzea eta, halaber, beste erakunde batzuekin elkarrekiko ezagutza eta esperientziak trukatzea bultzatzea. Identifikatu, diseinatu, garatu eta ebaluatzeko dituen metodoak sistematikoki garatu eta aztertzea eta bere irizpideen homogeneizazioa ziurtatzea. Beharrizan bakoitzeko hainbat eredu, metodo eta tresna diseinatu, egokitu eta garatzea, erabilera korporatiboa izan dezaten. Administrazioaren organoen arteko lankidetza eta koordinazioa sustatzea. Aldaketari irekitako kultura sustatzea, aldi berean Administrazioaren gizarteak dituen beharrizanen araberako etengabeko egokitzapena bultzatuz. Zerbitzu publikoetan informazio eta komunikazio teknologia berrien erabilera sustatzea, Administrazio Digitala garatuz. Berrikuntza eta hobekuntza alorrean izandako esperientzi baikorrak zabaltzea. Zuzendaritzaren profesionalen, eta baita ere laguntzaileen, poztasun maila etengabe hobetzea, Zuzendaritzak dituen egiteko eta estrategiekiko horien konpromisoa erraztuz. Kalitatearen arloko helburu eta jomugak urtero ezartzea eta bere kide zein laguntzaileei jakinaraztea. Halaber, horien urteroko ebaluaketaren berri ere ematea.
BAEZeko KKSren prozesuak
Kalitatearen kudeaketa BAEZen zerbitzuaren jarduna eraginkortasunez garatzeko beharrezkoak diren prozesuen identifikazio eta deskribapenean oinarrituta dago, bere bezeroen baldintzak eta itxaropenak nahiz bere gain hartutako konpromisoak betez.
Hain zuzen, prozesuetara bideraketa eginez BAEZek egiten duen jarduera bakoitzak dakarren balioa eta horren arrakasta irizpideak ezagutu daitezke, eraginkortasuna jarraitu eta ebaluatzeko tresna eta adierazleak ezarri eta etengabeko hobekuntzari heltzeko aukera emango duten informazioa eta emaitzak eskuragarri izan.
BAEZeko KKSrako beharrezkoak diren prozesuak sei taldetan sailkatuta daude, beraien izaeraren arabera:
Zuzendaritza prozesuakKKSren garapena eta ezarpena bermatzen dute eta baita bere eraginkortasunaren etengabeko hobekuntza ere, KKSren planifikazio eta berraztertzearen nahiz erakundearen esparruan horren hedapenaren bitartez.
Baliabideak Kudeatzeko prozesuakKKSa ezarri, mantendu eta etengabe garatzeko beharrezkoak diren baliabideen erabilgarritasuna bermatzen dute, bai giza baliabideei dagokienez, BAEZeko profesionalek kalitatearekiko duten gaitasun eta konpromisoa batetik eta horien esfortzuaren zentzuzko kudeaketa, bestetik, ziurtatuz, bai baliabide materialei dagokienez, Zuzendaritza bezeroaren betekizunekiko adostasuna lortzeko behar diren azpiegitura eta baldintzetaz hornituz.
Modu berean, kontratu eta hornitzaileen kudeaketa sistematizatzen dute eta zerbitzuaren irizpideen homogeneotasuna eta berdintasuna ziurtatu ere.
Zerbitzu prozesuakZuzendaritzaren zerbitzuak ematea sistematizatu egiten dute, emate horren baldintzak eta hartutako konpromisoak ezarriz, lan egiteko erak eta irizpideak homogeneizatuz.
Jarraipen, Ebaluaketa eta Hobetzeko prozesuakZerbitzuaren eta KKSren baldintzekiko adostasuna ziurtatzen dute eta etengabeko hobekuntza bermatu ere, kalitateari buruzko barne ikuskapenak eginez, ez adostasunak antzeman eta kontrolatuz eta jarduera zuzentzaileak, prebentiboak eta hobekuntzakoak martxan jarriz.
Euskarri prozesuakKKSren gainontzeko prozesuak bete daitezen ahalbideratzen dute, dokumentazioaren kudeaketa sistematizatuz eta horren homogeneotasuna bermatuz.
Bezeroaren prozesuakBezeroen baldintzei doitutako zerbitzu bat ematea bermatzen dute eta horiei BAEZeko jardunaren etengabeko hobekuntzan parte hartzea ahalbideratzen diete, beraien kexa jaso eta tratatzeko eta, halaber, horien iradokizunak batu eta kudeatzeko tresnak ezarriz.
BAEZeko KKSren prozesuen segida eta elkarreragina honi erantsitako Prozesuen Mapan daude grafikoki adierazita. Mapa horretan ezberdindu egin dira dagoeneko ezarrita dauden prozesuak, beltzez eta lerro jarraitu batekin irudikatuak, eta garapen fasean daudenak, grisean eta lerro etenekin irudikatuak.
