Muskiz, Sopuerta, Balmaseda, Zalla, Güeñes


MUSKIZMuñatones Gaztelua. Acceso a versión ampliada de la imagen de muestra (52Kb) 

Muskizko Muñatones gaztelua Bizkaiko gotorleku nabarienetakoa da, Lope Garcia de Salazar kronikariak XV. mendean eraikitakoa.

Gaztelua, Erdi Aroko Euskal Herriko gaztelu gehienak bezalaxe, erdigune batetik abiatuta sortua da, almenatutako gotor-dorre kubiko batetik. Dorre hori oso hermetikoa da eta harresitutako barruti angeluzuzen batez inguratuta dago. Angelu bakoitzean kubo bana dauka eta bi aldeetan dorre karratu bat, sarrera gisa. Sarbide horretatik almenatutako bigarren babes-lerroan sartzen gara eta babes-lerro horrek dorrera bertara eramaten du. Dorrearen egitura oinplano karratuko kubo bertikal sendo batena da. Dorrea, barrutiak eta kanpoaldeko gezileihoaren kuboetako batzuk gordetzen dira. Sarbide nagusiaren gainean, bigarren barrutian, Muñatones, Salazar eta Butrondarren leinuen armarriak daude.

Dorrea bando-gerra gehienak jaso dituenen artean dago. Garai haietako segurtasun-ezaren ondorioz, gaur egun erdi-berdindua dagoen zuloa eta zubi altxagarria egiteko beharra ikusi zuten. Babes-baliabide horiek ez ziren oso sarriak Bizkaiko gotor-dorreetan.

Muskizen Pobaleko errementeria dago, XV. mendekoa, museo bat egiteko gaur egun obratan dagoena.

SOPUERTAAvellanedako Biltzar-Etxea. Acceso a versión ampliada de la imagen de muestra (74Kb) 

Avellanedako biltzar-etxea, gaur egun Enkarterrietako museoa, dorretxea da eta, bertan, fatxadaren lehen bi goi-oinek besterik ez dute gordetzen XVII. mendeko egitura. Gainerakoa Eugenio Maria de Aguinagak XX. mendean (1942-1953) egindako berreraikuntza da. Oinplano laukizuzena eta erremate almenatua dauka. Sotoa (antzinako kartzela), behe-oina eta bi goi-oin ditu. Fatxada nagusian Enkarterrien armarria dago, 1635ekoa. Eraikinean harlandua eta ondo enkoadratutako hormarria nahasten dira. 

BALMASEDA 

Balmaseda Enkarterrietako hiriburua da eta Lope Sanchez de Menak, Bortedoko jaunak, eraiki zuen 1199an. Dokumentatutako hiri-eraikuntza zaharrena da Bizkaian. Pasabidea izan da beti. Erromatarren garaian, galtzada batek meseta eta Kantauriko portuak elkartzen zituen, beraz, eraiki aurretik ere merkataritza-jarduera handia jasotzen zuen. Merkataritza-mugimenduak hiriaren hazkuntza eta garapena ekarri zuen berekin. Horren eraginez, asentamendu judua sortu zen hiribilduaren errebalean. Gainera, kostaldea eta Santiagorako bide luzea elkartzen zuen Donejakueren pelegrinazioaren bidean Bizkaiko oso gune garrantzitsua bilakatu zen.

Balmaseda pasabideko hiribildua izan zen, hesiduna, gaztelutik ikusten zen espazio zabala mugatzen zuena. Behealdean besterik ez zegoen urbanizatuta, ibai-bazterraren ondoan. Gaur egun Erdi Aroko trazadura gordetzen da, hiru kantoik gurutzatutako lau kalez osatutakoa.

Eraikuntza-tipologia nagusia XIX. mendekoa da: behe-oin eta hiru goi-oineko elkarri atxikitako etxeak, horietako batzuk arkitektura-eredu kultu neoklasikoak eta eklektikoak dituztela. Balmasedaren bereizgarri den Zubi Zaharra izenekoan, hiribilduko antzinako portaletako bat gordetzen da. Erdi Aroko zubi horrek hiru arku eta dorrea ditu eta, San Seberinoren elizarekin batera, hirigune historikoaren elementu historiko-artistiko zaharrena eta nabariena osatzen du.

San Seberino eliza, ziur aski, hormari atxikitako beste zaharrago baten gainean eraikia da eta Plaza Nagusian dago kokatuta. Eraikuntza gotiko-barroko misto bikaina da, XIV. mendekoa. Gainera, Balmasedak eraikuntza bereziak ditu, hala nola, Urrutia jauregi klasizista eta VIII. mendeko udaletxea, jendeak "Balmasedako meskita" deitutakoa.

ZALLABolunbururen Dorretxea. Acceso a versión ampliada de la imagen de muestra (54Kb) 

Zallako Bolunbururen multzoa Kadagua ibaiaren ezkerraldean kokatutako meandroan dago. Bertara daraman pista, zati batean, Bilbo-Balmaseda antzinako errege-bidean dago eta horren harzola agerian da ermitatik gertu.

Multzoa dorretxeak, errementeriak, errotak eta Santa Ana ermitak osatzen dute. Aipatutako ermita 1612an eraikia da, Erdi Aroaren ondoko garaian. Oinplano laukizuzeneko eraikina da, bi isurialdeko estalkiduna, eta harlanduz eta hormarriz eginda dago. Balio arkeologikoa inguruan dituen hobiek ematen diote.

Bolunburu dorretxea Berant Erdi Arokoa da eta egoera onean gordetzen du barruko habeteria.

GÜEÑES 

Santa Maria eliza XV. mendekoa da. Areto-eliza da, hiru nabe dituena, altuera berekoak, pixka bat baxuagoa den alboko nabeetako lehen atalean izan ezik. Oinplano poligonaleko absidea du. Bi sarbide ditu, bata albokoa, "Errege Katolikoak" izeneko garaiko dekorazio ezaugarriarekin, errenazimendua eta gotiko loretsua nahasirik dituela. Beste sarbidea elizaren oinean dago, estilo klasizistako dorrearen ondoan.

Burualdea eta portada nagusia gaur egungo eraikinaren zaharrenak dira, Erdi Arokoak. Gainerakoa errenazentista da. Garrantzi handiko monumentua da, XVI. mendearen hasiera aldean berreraikia eta zabaldua, Diego Lopez de Haro jaunak, Onberak, eraikitako aurreko tenplu erromanikoaren (XII. mendea) gainean.

--» orri-hasiera --» Orri-hasierara itzultzea

Azken eguneratzea: 2006/01/31