Zenbat enplegu sortzen dira birgaikuntzan milioi bat euro inbertitzean? 2010-06-07
Artikulu eta agiri askotan aipatzen da birgaikuntza bizitegi-eraikuntzaren sektoreak etorkizunean garatuko duen jardueraren zati garrantzitsu bat bezala. Baina agiri, aitorpen eta artikulu horietan ez dira ados jartzen etorkizunean sor daitekeen enplegua eta jarduera-bolumena zehaztean.
Adibidez, enpleguaren kasuan:
- Iñaki Arriola Etxebizitza, Garraio eta Herri Lan sailburuak, Gasteizko Abastos plazaren aurkezpenean
zera esan zuen: “Etxebizitza berrian inbertitzen den milioi bat eurogatik 35 enplegu inguru sortzen dira. Haatik, higiezinak birgaitzeko obretara bideratzen den milioi bakoitzagatik 75 enplegu inguru sortzen dira” gaineratu zuen. - Espainiako Gobernuaren Etxebizitza Ministerioaren “Espainiako etxebizitza-sektorearen egoerari buruzko agirian”
honakoa baieztatzen da: “2009-2010 Etxebizitza eta Birgaikuntzako Estatuko Plana lantzeko egindako azterketen arabera, birgaikuntzan inbertitzen den milioi bat eurogatik 56 enplegu baino gehiago sortzen dira. Hori horrela gertatzen da, birgaikuntza-obrek eraikuntzako sektore osagarriak sustatzen eta mugitzen dituztelako (azulejoak, metalezko arotzeria, material elektrikoa, pinturak, eta abar). Eta hiru zeharkako enplegu sortzen dira zuzenean sortzen diren bina enplegugatik. - “2020/2050 Aldaketa globala Espainia”
agirian honakoa adierazten da: “Inbertsioaren araberako enplegu-eskaria 25 postu zuzen eta 38 postu zeharkako ingurukoa da sektorean inbertitutako milioi bat euro bakoitzagatik”. Enplegu zuzenak eta zeharkakoak gehituz, 63 postu dira. - Andaluziako Juntako Etxebizitza eta Lurralde Antolamendu sailburuak 2008ko abenduan etxebizitzen birgaikuntzari buruz adierazitakoa
gogora ekarriz: “birgaikuntzan inbertitutako 20.000 eurogatik esku-laneko postu zuzen bat eta zeharkako beste bat sortzen dira”. Hau da, inbertitutako milioi bat euro bakoitzagatik 100 postu sortzen dira: 50 zuzenak eta 50 zeharkakoak.
Esanak esan, garbi dago birgaikuntzarekin obra berriarekin baino enplegu gehiago sortzen dela, inbertsio-maila berean.
Azken eguneratzea: 2010/06/09