Nor garen

Itzuli>

Aurkezpena

Gaixotasun mentala duten EAEko pertsonentzako atentzioa, arreta komunitarioaren ereduak ezartzen dituen jarraibideen arabera gauzatzen da. Hau da, osasun-sare orokorreko asistentzia-zerbitzuen integrazio eta normalizazioa, afektatutako herritarrak gizarteratzeko eta normalizatzeko laguntza eta baliabide sozio-sanitarioekiko koordinazioa.



Asistentzia eredu honen oinarrizko ezaugarri batzuk hauexek dira:

  • Zerbitzuek erabiltzaileen lehentasunak, beren senideenak eta zaindarienak islatu behar dituzte. Eskura ditugun datuek ospitalez kanpoko zerbitzuen zein komunitarioen beharra azpimarratzen dute, atentzio integrala eskaintzeko, batez ere patologia larriagoak eta kronikoak dituzten pazienteentzat.
  • Zerbitzuak, ahal den neurrian, paziente eta erabiltzaileen etxeetatik hurbil kokatu behar dira.
  • Zerbitzu dinamikoak, mugikorrak egon behar dira, arreta komunitarioa (OTA) emateko, krisialdietan esku hartzeko edo etxeko ospitalizazioa eramateko. Esku hartzeak bai sintometan bai ezintasunetan zentratu beharko dira. Tratamendua norberaren beharrizanetara egokitu beharko da bereziki.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea (BOMS) Bizkaiko Lurraldean eredu honen garapena errazteko asmoz sortu da, ospitale sistema antolatzeko eta arreta komunitarioa hobetzeko, gaurko beharrei egokitutako programa berriak eskainiz eta zainketen jarraipena bermatuz.

Sarea 2010eko martxoaren 22an sortu zen, Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren Akordioa EHAAn argitaratu eta gero, eta ordura arte Bermeoko Ospitalea, Zaldibarko Ospitalea, Zamudioko Ospitalea eta Bizkaiko ospitalez kanpoko Bizkaiko Osasun Mentala zerbitzu-erakundeak osatzen zituzten zerbitzuen eta baliabideen integrazioa ekarri zuen.