Kontabilitatea, urteko kontuak

Fundazioek bere jardueren kontabilitatea eraman behar du, era ordenatu eta egokian. Derrigorrez, honako liburuak osatu beharko dituzte: patronatuko bileren Akta-Liburua, Eguneroko Liburua, Inbentario Liburua eta Urteko Kontuen Liburua.

Patronatuak urteko kontuak onartuko ditu. Akordio hori jasotzen duen ziurtagiria Babesletzari aurkeztuko dio urteko lehen seihilekoan. Beharrezkoa den kasuetan, kontuen ikuskaritza-txostena ere aurkeztuko da ziurtagiriarekin batera.

Urteko kontuek honako dokumentuak jasoko dituzte: inbentarioa, egoera-balantzea, ekintza-memoria eta aurreko ekitaldiko sarrera eta gastu-aurrekontuaren likidazioa. Memoria horrek argi arrazoitu eta adierazi beharko du zein ekintza burutu diren ekitaldi ekonomiko horretan fundazioaren helburua betetze aldera. Gobernu-organoan eta ekonomia-kudeaketan egin diren aldaketak ere jaso beharko dira txostenean.

Kanpoko kontu-ikuskaritza egitera behartuta egongo dira garrantzi ekonomikoa duten fundazioak. Bi urtez jarraian, ondoren adierazten diren ezaugarrietako bi betetzen dituzten fundazioak izango dira garrantzi ekonomia dutenak:

• Fundazioko aktiboaren balioa 2.000.000,00 eurokoa edo hortik gorakoa izatea.

• Fundazioak urteko zenbateko garbia 3.000.000,00 eurokoa edo gorakoa izatea.

• Enpresa jarduerak gauzatzea edo bazkideen erantzukizun mugatua duen edozein elkartetan % 5etik gorako partaidetza izatea.

• Pertsona onuradunek ordaindutako zerbitzuen kopurua edo bolumena fundazioak egindakoak baino askoz handiagoak izatea.

• Ekonomia-ekitaldian zehar dauzkaten langileen batez besteko kopurua 50etik gorakoa izatea.

 

Agiriak:

AURREKONTUEN AURKEZPENA:

Aurrekontua aurkezteko eskabidea (pdf, 427 Kb)

Aurrekontuen kontua. Gazteleraz. (pdf, 82 Kb).

URTEKO KONTUEN AURKEZPENA

Kontuak gordailatzeko eskabidea. (pdf, 434 Kb).

Ziurtagiria. Urteko kontuak onartzea (doc, 32 kb)

2012 URTETIK AURRERAKO KONTUAK AURKEZTEKO EREDUAK:

Egoera-balantzearen eredua. Gordegarria (pdf, 555 Kb)

Egoera-balantze laburtuaren eredua. Gordegarria (pdf, 497 Kb)

Memoria ekonomikoaren eredua. Gordegarria  Gazteleraz (pdf,542 Kb)

Memoria ekonomiko laburtuaren eredua. Gordegarria. Gazteleraz (pdf,478 Kb) EGUNERATU GABE

Emaitzen kontuaren eredua. Gordegarria (pdf, 1107Kb).

Emaitzen kontu laburtuaren eredua. Gordegarria (pdf, 837 Kb).

2012 URTETIK ATZERAKO KONTUAK AURKEZTEKO EREDUAK

Egoera-balantzearen eredua. Gordegarria. (pdf, 543 Kb).

Egoera-balantzea laburtuaren eredua. Gordegarria. (pdf, 504 Kb).

Memoria ekonomikoaren eredua. Gordegarria. Gazteleraz. (doc, 542 Kb).

Memoria ekonomiko laburtuaren eredua.Gordegarria. Gazteleraz.(doc, 478 Kb).

Emaitzen kontuaren eredua. Gordegarria (pdf, 510 Kb).

Emaitzen kontu laburtuaren eredua. Gordegarria (pdf, 494 Kb).

OHARRA: Arazorik baduzue norberak betetzeko Pdf  formatuan dauden dokumentuak ireki edo aldatzeko, ACROBAT READER dohaineko softwarearen 9.0 bertsioa edo goragokoa jaistea gomendatzen dizuegu.

 Jaitsi Acrobat Reader.

Azken eguneratzea: 2013/05/30