Europako Batasunaren hezkuntza alorreko ekintza-programa da Socrates. Europako Batasunaren Ituneko 149. eta 150. artikuluetan oinarritzen da Socrates programa, izan ere, 149. artikuluak dio Batasunak kalitateko heziketa ematen lagunduko duela eta, horretarako, hainbat jarduera burutuko direla estatu kideekin lankidetza estuan. Halaber, itunak beste konpromiso bat ere ezartzen du: ahaleginak egingo dituela Batasuneko herritar guztiek bizi guztian ikasten jarraitzeko aukera izan dezaten.
Socrates programaren bigarren faseak 2000ko urtarrilaren 1etik 2006ko abenduaren 31ra arteko aldia hartzen du. Bigarren fase honen oinarria lehenengoan (1995-1999) hartutako esperientzia izango da. Ildo horretatik, programaren alderdi egokienak kapitalizatu, lehen bereizita zeuden zenbait ekintza hobetu eta batu eta gauza berritzaileak sartuko dira.
Hauek dira programaren berariazko helburuak:
-
Hezkuntzaren dimentsio europarra indartzea maila guztietan eta hezkuntza-baliabideak eskuratzeko, nazioz gaindiko aukera zabalak eskaintzea Europan. Gainera, aukera-berdintasuna ere bultzatuko da hezkuntza-sektore guztietan.
-
Hezkuntzaren alorrean lankidetza eta mugikortasuna sustatzea, bereziki jarduera hauek bultzatuz
- Ikastetxeen arteko trukeak
- Hezkuntza irekia eta urrutikoa
- Titulu eta heziketa-aldien aitorpenen hobekuntza
- Informazio trukea eta egon daitezkeen oztopoak kenduz
Helburu horiekin batera, programak gizon eta emakumeen arteko berdintasuna eta minusbaliatuena ere eragingo du, eta aktiboki parte hartuko du gizarte-bazterketa, arrazismo eta xenofobiaren aurkako borrokan.
|