'Gazteak Europan zehar' bideoaren transkripzioa

'Gazteak Europan zehar' bideoa ikusi

(bizikleten erreprodukzio txikiak agertzen dira pantailan. Bizikleta tailer bat agertzen da ondoren. Mutil bat konponketa bat egiten ari da. Pantailan ondorengo hitzak agertzen dira: “Asociación Agiantza Elkartea (Bilbao)”. Akuarelekin margotzen ari den pertsona bat agertzen da. Mauderen hitzak entzuten dira, Bilbon boluntario lanak egiten ari da Maud. Bere hitzak azpitituluetan jasota daude).


Etorkizunean banketxeren batean, eskolaren batean edo beste edozein lekutan lan egingo duen jendearentzat uste dut interesgarria litzatekeela era honetako programetan parte-hartzea egoera sozial larrian dauden pertsonak ezagutu ahal izateko kontuan zergatik izan behar ditugun jakiteko. Izan ere, jende horrentzat zaila da euren kabuz hobetzea eta hainbat gauza ikasi daitezke zailtasun horiek dituzten pertsonengandik.

(hitz egiten duten bitartean bizikleta tailerreko irudiak ikusten dira. Lanean jarraitzen dute eta eskaera berri bat jaso dute).
(baseliza bat agertzen da eta gazte batzuk inguruan daude. Pantailan ondorengoa irakurri daiteke: “Mazedonia, Albania eta Euskal Herriko gazteen elkartrukea / Intercambio entre jóvenes de Macedonia, Albania y País Vasco”. Argazki bat ateratzeko elkartzen dira. Gazteak itsasora begira daude. Euria ari du. Neska bat itsasertzera gerturatzen da. Eskailerak igotzen hasten dira eta kanpai bat jotzen hasten dira. Neska bat hitz egiten hasten da. Viky da eta Ainara Aisi Elkarteko kidea).


Konturatzen zarenean zutaz gain beste pertsona batzuk bizitzen direzela zure auzo berdinean, zure kale berdinean eta hain gertu bizita ere ez dauzkatela aukera berdinak beharrezkoa da norbait egotea hor horretaz konturatzen dena eta esaten duena niri berdin dit ezer ere ez kobratzea eta bolondres egingo dut nahi dudalako nire auzoan bizi den 18 urteko neska horrek nire aukera berdinak izatea.  

(neskak hitz egiten duen bitartean hainbat argazki agertzen dira pantailan. Sara Fantovaren irudiak dira, “Historias de Macedonia” blogekoak).
(bideo bidezko deia egiten hasten dira. Hainbat tonuren ondoren ordenagailuko pantailan neska bat agertzen da. Sara Fantova da eta Europako boluntario zerbitzuan parte hartzen du, Mazedonian. Hitz egiten hasten da, eta bitartean hainbat umeren argazkiak agertzen dira pantailan. Ondorengoa dio).


Umeekin ere asko ikasi dut zeren haien bizitza oso gogorra da eta. Hori ez dut inoiz ikusi eta haiekin egoteak ere ikasteko aukera eman dit.

(pertsona bat hondarretan paseatzen ari da. Bideoaren izenburua irakurri daiteke: Gazteak Europan zehar / Jóvenes por Europa).
(gela batean bilduta daude gazteak, hitzaldi batean parte hartzen. Ondorengo hitzak agertzen dira idatzita. Mazedonia, Albania eta Euskal Herriko gazteen elkartrukea / Intercambio entre jóvenes de Macedonia, Albania y País Vasco. Horman itsatsitako kartulinetan idazten ari dira. Neska batek ingelesez hitz egiten du. Magdalena da eta Mazedoniako Shelter for Intercultural Dialogue elkarteko kide da. Azpitituluetan jasota daude bere hitzak).


Hainbat kultura eta hiri ezagutzen dituzu. Denok antzekoak garela ikusten duzu nahiz eta herrialde berekoak ez izan.


(beste neska bat agertzen da eta hitz egiten hasten da. Mirzanda da bere izena eta Albaniako Beyond barriers elkarteko kide da. Bere hitzak azpitituluetan jasota daude).


Besteei nire energia, nire poztasuna eman nahi diet, beraiekin zuzen jokatu, arduratsua izan, lagundu. Beraiek pozik badaude ni ere hobeto sentituko naiz.


(kartel batean “Save the world... get the girl” irakurri daiteke. Pantailan, bilduta dauden hainbat gazte agertzen dira. Irudi berrietan beste gazte batzuk paseatzen, parkean, hitz egiten agertzen dira eta paperak begiratzen. Hainbat gazteren lehen planoak ikusi daitezke pantailan. Herrialde ezberdinetako gazteak dira).
(neska bat kalean paseatzen ari da. Viky da. Ondoren ekintza ezberdinetan parte hartzen du. Gazteen irudiak agertzen dira. Bilduta daude, elkarrekin hitz egiten).
(gazteaukera ataria agertzen da. Sara Fantovaren blogeko argazkiak ikusten dira pantailan. Ondorengoa irakurri daiteke beranduago: Trashore. Travel, surf and save tomorrow 25-29 sept. Mundaka)
(bideoaren hasieran agertu diren gazte berdinak agertzen dira. Euria ari du eta itsasoari begira daude. Gazte batzuk argazki bat ateratzeko prestatzen dira. Talde osoa elkartzen da. Beraien artean hitz egiten dute, paseatu, kafea hartu. Irudi horiek agertzen diren bitartean neska bat hitz egiten hasten da. Ainhoa da eta gazte teknikaria da. Ondorengoa esaten du).


Gazteen mobilitateari, mugikortasunari buruz berba egiten dugunean apur bat da gaztiak dekozien aukerak Europa barruan mugituteko. Europa zer den erakusteko. Ba bueno, horren barruan hainbat programa ezberdin topatu al doguz.


(neska bat agertzen da pantailan. Lurrean dauden koltxoi artean eserita dago. Ingelesez hitz egiten du. Bere hitzak azpitituluetan jasota daude).

Esperientzia zoragarriak dira hainbat lekutako jendea ezagutzen duzulako. Hemen Euskal Herrian gazte elkartrukea egiten ari gara. Giro ederra dago Albaniako, Euskal Herriko eta Mazedoniako gazteon artean. Herrialde bakoitzetik bost gazte gara. Kulturaniztasunaren inguruan ikasten ari gara, zuen kultura ezagutzen.


(gazteak Gaztelugatxera doaz. Eskailerak igotzen hasten dira eta baselizara heltzen dira. Irudi hauek agertzen diren bitartean Mazedonia, Albania eta Euskadiko gazteen arteko elkartrukea dela irakurri daiteke pantailan. Neska bat hitz egiten hasten da).


Bi oinarri ditu. Bolondresgoa inklusio erraminta moduan erabiltzea eta bigarren gaia da hori, interkulturalitatea, multikulturalitatea baino. Bi gai horiek jorratuko ditugu aste osoan zehar dinamika ezberdinekin, jokuekin, eta gero nahastuko dugu irteera ezberdinekin.

(hitz egiten duen bitartean Ainara aisi elkartean gazteek egindako ekintzen eta bileren irudiak agertzen dira. Ondorengoa irakurri daiteke: Mazedonia, Albania eta Euskal Herriko gazteen elkartrukea. Neska bat bere iritzia ematen ari zaio taldeari. Ingelesez ari da eta bere hitzak azpitituluetan jasota daude).

Ehunka, milaka gauza jasotzen ditugu eta ez soilik laguntzen ditugun pertsonengandik. Gizartearengandik eta beste boluntario batzuengandik ere jasotzen dugu “feedback” hori.


(neska bat ordenagailuaren aurrean dago. Ondorengoa dio).

Iaz parte hartu genuen bi elkartruketan, bi gazte elkartruketan. Turkiako talde bat hartu genuen berton, Mendatako herrixen eta bi herrialdeen arteko elkartrukea izan zen. Eta beranduago, handik bi hilera in gendun hartu eta bidali ere egin genituen bertako gazteak.  Elkartruke itinerante bat izan zen, Mundakan hasi eta Portugalen amaitu genuen eta egon ginen Europa guztitik 40 gazte bost herrialde ezberdinetatik: Austria, Gales, Frantzia, Portugal eta gu, hemen Busturialdeko gazteak batu ginen.


(hitz egiten duen bitartean gazte batzuk piraguismoa egiteko prestatzen ari dira. Aurreko urteko ekimeneko irudiak agertzen dira. Barkuan bidaiatzen ari dira, ekintza ezberdinetan parte hartzen. Neska bat ingelesez hitz egiten hasten da. Itzulpena pantailan irakurri daiteke. Hitz egiten duen bitartean kostaldeko eta hondartzako irudiak agertzen dira. Martina du izena eta “Trashores” Gazteen elkartrukeko kide da).
Trashore proiektua “Europar Batasuneko Gazteak Ekinean” programaren baitan kokatzen da. Eta “Trashore” izenak berak dioen bezala “trash” (zaborra) eta “shore” (itsasertza) hitzak elkartu ditugu. Hondartzak garbituko ditugu, bertan aurkitzen dugun zarama batu eta jasotakoa arte sorkuntzarako erabiliko dugu. Bestetik, kostaldean ere gizarteratzearen gaia landuko dugu kaleko jarduerak eginez.
(bi mutil ordenagailu eramangarriarekin lanean ari dira. Barkuan egindako bidaiaren irudiak agertzen dira, kostaldea ikusten da, jendea arrantza egiten. Aurreko neska berdinak hitz egiten du. Azpitituluetan jasota daude bere hitzak).


Hondartzako voley-a eta surf-a egingo ditugu 5 herrialde ezberdineko gazteen artean: Portugal, Gales, Frantzia, Austria eta Euskal Herria. 18 eta 25 urte bitarteko 40 gazte ari dira parte-hartzen bi asteko proiektu honetan eta denon artean zerbait ona egingo dugu.


(hitz egiten duten bitartean gazteak pilotaleku baten aurretik igarotzen dira eta parke batera heltzen dira. Irudia beltzera doa eta itsasadar bat agertzen da. Eraikin bat. Bilboko irudiak dira. Emakume bat gaztelaniaz hitz egiten hasten da. Bere hitzak azpitituluetan daude. Hitz egiten ari den bitartean pantailan eskuen eta emakume horren irudiak agertzen dira).


Toxikomania arazoak dituen jendearekin lan egiten ari naiz. Bizitza hobetu nahian dabiltzan pertsonak, gizarteratze on bat egin nahian.


(elkarrizketatzaileak galdera egiten dio).


Egin al duzu inoiz lan toxikomano izandakoekin?

(ondorengoa erantzuten du).


Nire herrian? Bai zure herrian. Ez, nire herrialdean ez dut toxikomanoekin lan egin baina gizarte-arazoak dituzten gazteekin lan egin izan dut. Erraza da era honetako arazoak dituzten pertsonak ezagutzea beraiekin lan egin gabe. Arazoa ezaguna zait eta interesgarria da ikustea pertsona horiek sendatzea posible dela.


(bideokonferentzia bidez Mazedonian dagoen neska agertzen da ordenagailuaren pantailan. Sara Fantova da eta hitz egiten duen bitartean Mazedonian ateratako argazkiak eta bere blogeko irudiak ikus daitezke. Ondorengoa dio).


Boluntariotza Europarrarena topatu nuen eta curriculumak eta motibazio gutunak hasi nintzen bidaltzen eta Mazedonian esan zidaten baietz. Berdin zitzaidan nora joan eta Mazedonia arraroa zen niretzat, beraz esan nuen, ondo  hara joango naiz. Egunero blog batean idazten dut  hurrengo urtean eta gero bizitzan bederatzi hilabete hauek ondo gogoratzeko. Nire esperientzia interesgarria eta polita iruditzen zait eta guztia gogoratu nahi dut. Nire organizazioaren proiektua aldizkari bat da, eta bertan idazten dut eta argazkiak ateratzen ditut.


(beste neska bat agertzen da pantailan. Gaztelaniaz hitz egiten du eta azpitituluetan irakurri daitezke bere hitzak).

Uste dut esperientzia baliagarria dela beste herrialde eta kultura batzuk ezagutu nahi dituzten gazteentzat. Boluntariotza egitea bidaiatzea baino hobea da nire ustez herrialdeko jendea ezagutzeko aukera ematen dizulako eta ez bakarrik toki turistikoak.

(Sara Fantova agertzen da pantailan eta bere blogeko irudiak ikusi daitezke. Gazteaukera atariko irudiak ere agertzen dira. Ondorengoa dio):

Interneten dago data base bat eta aprobatutako proiektu guztiak hor ateratzen dira. Egin behar duzuna da bidali organizazio hauen emailetara zure curriculum vitae eta motibazioa gutunak. Nik lortu dut eta ez daukat ez unibertsitaterik ez ezer, beraz uste dut nahiko erraza dela parte hartzea.

(Mendatan bilduta dauden gazteak agertzen dira. Testuan Mendata-Gazte lokala. Elkartrukerako prestaketa lanak agertzen da. Gazteak hitz egiten ari dira, ordenagailua begiratzen, idazten. Gazteaukera atariko irudiak ere ikusten dira. Neska batek hitz egiten du).

Bi elkatrukegaz gabiltz oraintxe momentuen esku artean. Kroaziako elkarte bategaz gagoz kontaktuan abuztu aldera elkartrukea egiteko. Eta gero bertarako gabiltz prestatzen beste bat Austriako talde bategaz eta agian hirugarren bat ere edukiko dogu Poloniako talde bat ere hor dabil atzetik edo. Gazteaukerako web orrialdean informazio guztixe oso zehatz-mehatz dago ezta? Bai plazoak, bai ze gairen inguruan izan ahal diren, helburuek, zer egin beharko zen.


(Gazteaukeraren logoa agertzen da, sare sozialen ikurrekin. Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren logotipoa.

Azken eguneratzea: 2012/07/27