Nire Ordainketa


Euskal Administrazioa hiritarrei ordainketa-sistema segurua ematen die internet bidez

Eusko Jaurlaritzak hiritarrei ordainketa-sistema segurua eta homogeneoa ematen die. Sistema horri esker, hiritarrak Administrazioaren edozein aplikaziotan izapidea hasi eta normalean lan egiten duen, eta eroso eta seguru sentitzen den Erakunde Finantzarioaren inguruan amaituko ahal izango du.

Eusko Jaurlaritza, bere on-line administrazioko ekimenen barne, zazpi Erakunde Finantzariorekin adostasunera heldu da, Erakunde Finantzario horiekin, seguru eta konfidentzialki, on-line datuak trukatzen dituen Ordainketa Elektronikoko Pasabidea burutuz. Horri esker izapidetze telematikoaren edozein puntutan on-line ordaintzeko aukera dago.

On-line ordainketa Administrazioaren edozein webean hasten da eta hiritarra bezero den banku elektronikoan amaitu; beraz, inoiz ez da ordaintzen ari denaren kontzeptuaren erreferentzia galtzen eta ez da Administrazioaren webetik irten behar ordainketa egiteko; hori amaituta, hiritarra egiten ari zen izapidearekin, jarraituz, egindako ordainketaren berrestea Administrazioak jaso arte egun bat edo gehiago itxaron beharrik gabe.

On-line ordainketa egiteko, Erakunde Finantzario kolaboratzaileen edozein ordainketa-txartela eduki behar du  hiritarrak.

Gainera, azpiegitura bera erabiliz, hiritarrek euren etxeetan jasotako edozein ordaintzeko jakinarazpen edo likidazio ordain dezakete, zenbait datu sartuz bakarrik Ordainketen Pasabidearen hurrengo webgunean:

Nire ordainketa on-line

Azken eguneratzea: 2005/10/07