Berrikuntza Publikoaren planak
Berrikuntza Publikoaren Plana

Justizia eta Herri Administrazio Saila Berrikuntza Publikoaren Plan berria egiten ari da, herritarrei kalitatezko zerbitzuak eskaini eta baliabide publikoak eraginkortasunez erabiliko dituen Administrazio Ireki eta Berritzailea eraikitzeko asmoz. Guztien laguntzaz eta partaidetzaz burutuko da Plan hau, Eusko Jaurlaritzako Sail guztien eta interesa duten pertsona guztien beharrizanak eta ekarpenak jasotzeko.
Planaren komunikazioaren lehenengo ekintza Eusko Jaurlaritzako langileei aurkeztea izan da. Planaren aurkezpena ekainaren 30ean Lakua II-ko Areto Nagusian, izan zen.
Berrikuntza Publikoaren Planaren aurkezpena
Iñaki Ortiz
Berrikuntza eta Administrazio Elektronikoko Zuzendaria
Aurreko Planak
2006-2009 Informatika eta Telekomunikazioaren plana
Batuketa bat da, Euskadi Informazioaren Gizartean Planetik eratorritako jarraibideekin bat etorriz, abangoardia teknologikoko aitzinaldean joateari eusteko Euskadiri aukera ematen dioten helburu estrategikoei eta jarduera ildoei dagokiena, hain zuzen.
Indarrean dagoen 2006–2009ko Informatika eta Telekomunikazio Planaren (ITPren) ildo estrategikoen arabera, teknologia berriek funtsezko tresna izan behar dute Administrazioarekin harremanak izateko garaian, eta barruko kudeaketa hobetzeak, azpiegitura teknologikoek, administrazio elektronikoak eta antolakuntzak izan behar dute plan horren ardatza. [ informazio gehiago ]
PEAGe - Administrazio eta Gobernu Elektronikoen Plan Estrategikoa 2008-2010
Administrazio eta Gobernu Elektronikoen bigarren Planak, aurrekoa ren ildo beretik, argi uzten du Eusko Jaurlaritzak egin duen apustua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra transformatzeko prozesua azkartzeko. Horrez gain, euskal Administrazio guztiak garatzen lagundu nahi du, Gobernu Elektronikoaren esparruan.
2008-2010 planari buruzko oinarrizko informazioa:
- Zeregina, Ikuspegia eta Balioak
- Jarduera programak
- Proiektuen zerrenda
- Administrazio eta Gobernu Elektronikoen Bigarren Plan Estrategikoa 2008-2010.
Planaren testu osoa:

