Aisia eta kirolak


Euskadik aukera asko eta asko eskaintzen ditu kirola egiteko: mendia, senderismoa eta eskalada, delta-hegala, motor gabeko hegaldia, surfa, bela, igeriketa, golfa, tenisa, eskubaloia, errugbia, futbola, saskibaloia eta abar. 6.500 kirol-elkarte eta klub, 3.218 kirol instalazio, 318 tenis-pista, 14 golf-zelai eta 8 kirol portu ditugu guztira.

Euskal pilota gure tradiziorik sakonenetakoa dugu, eta hainbat modalitate aipa daitezke: esku pilota, pala, erremontea, zesta-punta, trinketa, xarea eta abar. Txirrindularitzaren barruan, nazioarteko tropelean diharduen Euskaltel-Euskadi taldea eta txirrindulari handiak azpimarratu behar ditugu: Joseba Beloki, Iban Mayo, Haimar Zubeldia, Igor Anton, Unai Osa, David Etxebarria, 2003an errepideko modalitatean munduko txapelduna izan zen Igor Astarloa, eta Joane Somarriba. Joanek Italiako bi Giro eta Frantziako hiru Tour irabazi ditu, eta erlojuz kontrako modalitateko munduko txapelduna izan zen 2003an.

 

 

 

Azken eguneratzea: 2007/06/20