Askoren aburuz, windsurfa surfaren anaia txikia da, baina ez da horrela. Windsurfean haizearen indarra erabiltzen da itsasoan barna mugitzeko. Horri esker, eta bela bat duen ohola erabilita, itsasoan mugitzen da. Esan, windsurfa egiteko modu ezberdinak daudela. Horietako bat zilipurdiak egitearena da.
Kirol hau egiteko garrantzitsua da fisikoki ongi prestatuta egotea eta aurretik ikastaro bat egitea gomendagarria da. Bestalde, bela, mastila eta mastilaren oina dituen ohol bat eta neoprenozko jantzia behar dira.
|