|
Animalien Elikadura Sektoreko Operadoreek egin beharreko jakinarazpena
183/2005 Erregelamendua (EE) 9. artikulua
Jakinarazpen-eskabidea (pdf 138 Kb)
Jakinarazpen-eskabidea eranskina (pdf 157 Kb)
Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2005eko urtarrilaren 12an onetsitako 183/2005 (EE) Erregelamenduaren bidez (pentsuen higienerako baldintzak finkatu zituen erregelamendu horrek) indargabetuta geratu ziren honako arauak: 95/69/EE Zuzentaraua, Kontseiluarena, abenduaren 22koa, animalien elikaduraren sektoreko establezimendu eta bitartekari zehatz batzuk baimentzeko eta erregistratzeko baldintzak eta arauak ezarri zituena; eta 98/51 Zuzentaraua, Batzordearena, uztailaren 9koa, 95/69/EE Zuzentaraua aplikatzeko xedapen zehatz batzuei buruzkoa.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2005eko urtarrilaren 12ko 183/2005 (EE) Erregelamendua 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko da, eta honakoa xedatzen du “Kontrol ofizial, jakinarazpen eta erregistroa”ri buruzko 9. artikuluan:
1. Pentsu-enpresak ustiatzen dituztenek agintari eskudunekin lankidetzan jardun beharko dute, Europako Erkidegoaren lege-xedapenekin eta horiekin bateragarria den legeria nazionalarekin bat etorriz.
2. Pentsu-enpresak ustiatzen dituztenek honako zereginak dituzte:
a) Pentsuen ekoizpen, eraldakuntza, biltegiratze, garraio edo banaketako etapetan beraien kontrolpean dauden establezimendu guztiak jakinarazi behar dizkiete aginte eskudunari, hark eskatutako eran, erregistroan inskribatuta gera daitezen.
b) Aginte eskudunari informazio eguneratua eman behar diete a) idatz-zatian aipatutako beraien kontrolpeko establezimendu guztiei buruz, eta bereziki, jardueretan gertatutako aldaketa nabarmenak edo establezimenduak itxi izana jakinarazi behar dizkiete.
3. Agintari eskudunak establezimenduen erregistro bat edo gehiago izango ditu.
9. artikuluko 2. idatz-zati horretan ezarritako betekizuna 2006ko urtarrilaren 1a baino lehen betetzen laguntzeko, hementxe daukazu arau horren aplikazio-eremuko operadoreentzat erabilgarria izan daitekeen jakinarazpen-eredu bat. Eranskin bat ere bidali dizugu; bertan azaltzen dira aitortu beharreko jarduera nagusiak.
Elikagaien Kalitateko Zuzendaritzara bidali behar da jakinarazpena: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila. Donostia-San Sebastián kalea 1. 1010 Vitoria-Gasteiz.
|