Immigrazioa · Berdindu · GLBT-araudia · Ezkontza zibila

Erreferentziak

Beharrezko agiriak

  1. Interesdunek sinatutako eskabidea.
  2. Eskatzaileen egoera zibilaren zinpelo aitorpena edo baieztapen irmoa.
  3. Jaiotza-ziurtagiri literala (jaioterriko Erregistro Zibilak emana), gehienez hiru hilabeteko aurrerapenaz egina.
  4. Erroldatze-ziurtagiria, eskatzaileak azken bi urteetan bizi izan diren udalerrian egina.
  5. Eskatzaile bakoitzaren NANa, pasaportea edo bizileku-txartela, eta horien fotokopia.
  6. Ezkontideetako bat atzerritarra bada, honako hauek ekarriko ditu:
    • Jaioterriko Erregistro Zibilak emandako jaiotza-ziurtagiri literala (originala), herrialde horretako ordezkari diren eskumeneko agintariek (Kontsulatua edo Enbaxada) behar bezala legeztatua edo 1961ko Hagako oharra daramana (Europar Batasuneko herritarrentzat, Hagako oharra ez da beharrezkoa). Agiri horiek duela gutxikoak behar dute, eta, nazioartekoak ez badira edo gaztelaniaz ez badaude, erakunde diplomatiko edo kontsular batek zein zinpeko interprete batek egindako itzulpenarekin batera aurkeztuko dira.
    • Indarreko pasaportea eta pasaportearen fotokopia bat.

Oharra

Ezkontideetako bat erroldatuta dagoen udalerriko Erregistro Zibilean izapidetuko da ezkontza-espedientea. Ezkontideak atzerrian bizi badira, dagokion kontsulatuan izapidetuko da.
Adin nagusiko lekuko batekin azaldu behar dute, NAN originala eta horren fotokopia bat eraman behar duena, Erregistro Zibilean ezkontza-espedientea egiteko.

Informazio osagarria

Aurkeztutako dokumentazioa zuzena bada eta legea oztopo ez bada ezkontza eragozteko, Erregistro Zibileko epaileak ezkontza baimentzeko ebazpena emango du.

Behin Erregistro Zibilak ezkontzarako baimena eman ondoren, ezkontideek aukera dezakete ezkontza Erregistroan egitea, Erregistroko epailearen aurrean, edo Udaletxean ezkontzea, alkate edo zinegotzi delegatuaren aurrean. Erregistroa hautatzen badute, bertan finkatuko dute ezkontza ospatzeko eguna eta ordua.                             .

Jarraian, Udaletxean ezkontzeko aukera nahiago dutenek Udaletxean azaldu beharko dute EZKONTZA BAIMENTZEN DUEN AUTOAREN ZIURTAGIRIA aurkezteko, eta horrekin batera NAN originalak eta fotokopiak aurkeztuko dituzte, baita lekukoen NANaren fotokopia ere, eta, azaltze horretan, interesdunek ezkontza zibila ospatzeko ezarritako eguna eta ordua ezarriko dira, behin libre daudela egiaztatu ondoren.

Kasu bereziak

  1. Dibortziatuak edo aurreko ezkontza deuseztatu dutenak: gainera, aurreko ezkontzaren ziurtagiri literala aurkeztu beharko dute, orri-bazterreko oharrean dibortziatuta daudela edo aurreko ezkontza deuseztatu dutela adierazita.
  2. Alargunak: gainera, aurreko ezkontzaren ziurtagiri literala aurkeztu beharko dute, baita hildako ezkontidearen heriotza-ziurtagiri literala ere.
  3. Atzerritarrak: inskripzio kontsularrari buruzko ziurtagiria ere aurkeztu behar dute, helbidea, Espainian bizitzen daramaten denbora eta jatorrizko tokia adierazita. Gainera, bere herrialdeko Lege pertsonalak Espainian ezkontza zibila egitean ediktuak argitaratzea eskatzen ote duen egiaztatu behar da. Zenbait kasutan ezkontza-gaitasuneko ziurtagiria aurkeztu behar da. Azken hori ez da eragozpen izango, baina aurkeztu egin behar da nolanahi ere (ikus kode zibilaren 50. artikulua).
  4. Babestu edo aterpetu politikoak, edo babes- edo aterpe-eskatzaileak: poliziaren Zuzendaritza Nagusiaren, ACNUR erakundearen edo Espainiako Gurutze Gorriaren edo eskumeneko beste erakunde baten ziurtagiria aurkeztu behar dute, interesdunak babestuak edo aterpetuak direla egiaztatzeko datu pertsonal guztiak barne. Zinpeko itzultzaile batek itzuli behar du eta dagokion Kontsulatuak eta/edo Espainiako Kanpo Arazoetako Ministerioak legeztatu behar du (originala eta itzulpena) Espainiatik kanpoko dokumentazio guztia. Hagako oharra legeztatzearen ordezkoa da. Eskatzaileak gaztelaniaz ez badaki, zinpeko itzultzaile edo interprete batekin azaldu behar du. 

Erregimen Ekonomikoa

a) Irabazpidezko sozietatea

Erregimen horrek, normalean, beren auzotasun zibila dela medio erregimen propiorik ez duten pertsonak hartzen ditu eraginpean (Katalunian  adibidez erregimen propioa dute).  Horren arabera, ezkondu aurretik erositako ondasunek banako jabetza izaten jarraitzen dute, eta ezkondu ondoren erositako guztiak, aldiz, bion jabetzako  ondasun bihurtzen dira automatikoki; hortaz bi ezkontideek eman beharko dute azken horiekin zerikusia duten eragiketa guztiak, salmenta barne, aurrera eramateko baimena.

Ondasun guztiak komunak dira, bi ezkontideetako edozeinek irabazita ere. Erregimen horren arabera ez da beharrezkoa ezkontza-itunik egitea.

b) Ondasunen banantzea

Notario-eskrituraren bitartez hizpatu behar da. Ezkontzaren esparruan  bakoitzak erositakoaren gaineko jabetza esklusiboa dakar berekin, baita administrazio librea, eta saltzeko eta lortutako dirua berriz inbertitzeko aukera ere, beste ezkontidearen baimenik gabe. Ezkontide bakoitzak bere ondasunez erantzun behar die bere betebeharrei, beste ezkontidearenak alde batera utzita.

Prozedura

Ezkontzaren unean, ezkontideek adostu eta aukera egiten dute bi ondare-erregimenen artean.

Kode Zibilaren 1316. artikuluak dioenez, itunik ez badago edo itunak eraginkorrak ez badira, irabazpidezko sozietatearen erregimena lehenetsiko da. Hau da, ondasunen banantzea esanbidez adosten ez badute, irabazpidezko sozietatea izango da arau orokorra.

Beste herrialde batzuetako legedia

Beste herrialde batzuetako legedia

Informazio gehiago

Azken eguneratzea: 2012/05/11