Unitate Didaktikoak

NAHIKO materialak unitate didaktikotan antolatuta daude, eta horietako bakoitza hiruhileko batean lantzeko moduan prestatuta dago. Horrenbestez, Lehen Hezkuntzako ziklo bakoitzari dagokion materialak sei unitate didaktiko ditu, ziklo horretako maila bakoitzerako hiru. Unitate didaktiko irekiak dira, malguak eta ikastetxeko programazioari erraz egokitzeko modukoak, moduluka diseinatuta daude eta. Tutoretzako, elkarbizitzako, etikako eta antzeko jardueretako programetan erabiltzeko aproposak dira, baina curriculumaren beste zenbait arlotan ere erabil daitezke; esaterako, euskaran, gaztelanian, ingurunearen ezagutzan, plastikan, musikan eta gorputz-hezkuntzan. Unitate didaktiko hauek, zikloaren bi ikasturtetan astero landu behar dira sistematikoki, ordena aldatu gabe eta hauetako bat ere kendu gabe. Batetik, unitate didaktikoak adin bakoitzaren eboluzio unera, interesetara eta heldutasun afektibora moldatzen direlako. Bestetik, diseinurako, gai hau eskuhartzeko etapa desberdinak kontutan izan direlako. Programak, pixkanaka, hizkuntza propioa sortzen du, eta kezka eta analisi maila desberdinak, hauei aurre egin ahal izateko baliabideak errazten dituen neurrian planteatzen ditu.

 Unitate didaktiko bakoitza, ondorengo materiales osatzen dute: irakaslearen gida, ikaslearen koadernoa, familiaren koadernoa, material eta baliabide lagungarriak (jolasak). Material lagungarriek, jolas eta talde jarduera kutsua dute (kartak, loteria, rol-playing jolasak, "trivial", e. a.) eta unitate didaktiko bakoitzaren hasierako elementu gisa planteatzen dira, gaiak azaldu eta eztabaidak sortarazteko. Gainera, sinbologia eta bizipenez osaturik daude, hizkuntza amankomuna sortzen doazelarik. Horrela, unitate bakoitza jolas hauekin hasi beharko litzateke, ikasleek unitatearen bizipenekin, analisiari eta hausnarketari ekin diezaioten, eta beraien errealitatearekin alderatzerakoan, zeharka aurre egiteko beharrezkoak diren baliabideak erabiliko dituztelarik. Jolas edo material bakoitza erabili ondoren, ikasle bakoitzaren koadernoak, laburbilketarako, hausnarketarako edo jolasaren dinamikaren bidez bizi, aurkitu eta eztabaidatutakoaren barneratze prozesurako aukera ematen dute. Horregatik, ikaslearen koadernoa ez da bakar batean bete behar, baizik eta jolas bakoitza erabiltzen den heinean.

Prozesu hau, etapako irakasleek programari eskaintzen dioten asteroko saioetan burutu behar da. Esperientziak, eguneroko lan iraunkorra programaren noizbehinkako jarraipena baino eraginkorragoa izan dela utzi du agerian. Programa martxan jartzeko egin diren  esperientzia pilotuetan, programari astero gutxienez ordubete eman behar zaiola erakutsi du, eta astero bi ordu eskaini dioten ikastetxeetako erantzuna oso baikorra izan dela. Dedikazio gehiagoko edo gutxiagoko uneak izan direla ulertu behar da eta asteko ordutegian dauden arlo kurrikular guztietan, Nahiko programaren inguruan garatutako jarduera guztiak hartzen dituela bere baitan. Azkenik, unitatean zehar bizitutako, planteatutako eta barneratutako gaiak famili arlora doaz úntate bakoitzaren famili koadernoaren bidez. Bizi den pertsonekin lantzeko ikasleak etxera eraman behar duen koaderno honen funtzioa, ez da etxeko lan bat izatea, baizik eta etxekoekin hitz egiteko eta partekatzeko proposamena.

Funtzio nagusiena, etxean elkarrizketarako eta topaketarako espazioak bilatzea da, bertan pertsonen harremanetaz hitz egin ahal izateko, emakume eta gizonen arteko berdintasunaz, emakumeen kontrako biolentziaz, maitasunaz, e.a., eskolan landutakoarekin bat datorren modu gidatu, konstruktibo eta koherente batean egin ahal izateko tresnak eskainiz. Ondorioz, ez da klasean jaso, zuzendu edo aurkezteko koadernoa, baizik eta familiaren intimitatea errespetatu behar duen gonbidapena, erabilera familiaren irizpide eta zuhurtasunaren esku geratzen delarik. Irakasleek, koadernoaren erabilpen eta baliagarritasun maila bakarrik egiaztatu behar dute (zailtasunak, lorpenak, aukerak...).

PRIMER CICLO DE PRIMARIA - 1º y 2ºPRIMER CICLO

 

 

 

 

SEGUNDO CICLO DE PRIMARIA - 3º Y 4ºSEGUNDO CICLO

 

 

 

 

TERCER CICLO DE PRIMARIA - 5º Y 6º  TERCER CICLO