Izenpe Mobile

Izenpe Mobile aplikazio mugikor bat da, bere gailu mugikorra identifikazio elektroniko segururako bitarteko gisa erabiltzea ahalbidetzen duena.

Izenpe Mobile gailu mugikorra identifikazio seguruko baliabide gisa erabiltzeko aplikazio mugikorra da. Harekin, zure burua autentifikatu eta ziurtagiri profesionalarekin hodeian sinatu dezakezu (eta BakQ-arekin app berean). Identitate horretarako aplikazio mugikor honetatik sartzea PIN batez dago babestuta, edo mugikorrak eskaintzen dituen aukera biometrikoetatik; eta aplikazioak berretsi behar dituzun edo sinatzea eskatu zaizun dokumentuaren transakzioaren xehetasunak erakusten ditu. 

Identifikazio elektronikoko baliabide gisa hodeian ziurtagiri profesionala duen orok Euskadiko identifikazio elektronikoko gunean autentifikatzeko bide bikoitza izango du: pasahitzarekin eta SMS kodearekin edo aplikazio mugikorrarekin. 

Aplikazioa instalatuta dagoen mugikorretik autentifikatu eta sinatu ahal izateko dago diseinatuta, baina baita beste gailu mugikor batzuekin batera (mugikorra edo ohiko ordenagailuak) edo txartel birtualean ere.

Bi urrats eman behar dira aldi berean:

1.- Alta eskatu Izenpe Mobilen Izenpe zerbitzuen webgunearen kudeaketa paneletik.

2.- Bete prozesua aplikazioa deskargatu duzun mugikorrean:

Alta prozesuak eta aplikazioak aldi berean lagunduko dizute prozesua osatzeko.

Eskuragarri Android eta iOSentzat:

Hauek dira aplikaziotik jarraitu beharko diren urratsak:

  • Atzitu instalatutako aplikazioa.
  • Aukeratu PINa eta/edo erabili aztarna digitala.
  • Eskaneatu edo osatu Izenpek erakutsitako kodea zure ordenagailuaren alta-prozesuan.
  • Zorionak! Jada erabil dezakezu zure ziurtagiri profesionala hodeian Izenpe mobilerekin.

     

     

Egoitza elektroniko edo bulego birtual batean identifikatu nahi izanez gero, identifikazio-bitarteko onartuen aukerak erakusten badizkizu, Izenpe mobile botoia aukeratu behar duzu.

  

Zure telefono mugikorrak identifikazio-eskaeraren berri emango dizu.

      

 Berretsi PINarekin edo hatz-marka digitalarekin, eta autentifikazioa osatu egingo da.