Alokairuko babes ofizialeko etxebizitza berrien esleipenari buruzko informazioa

Alokairuko BOE berriak esleitzeko prozedurak.

Barematzeko irizpideen

Etxebizitzak lortutako puntuazio-ordenaren arabera esleituko dira; betiere honako barematzeko irizpideen arabera, eta honako lehentasun-ordenaren arabera:

a) Diru-sarrerak.

10 puntu emango zaizkie 0 eta 10.097,01 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten eskatzaileei, 9 puntu 10.097,01 eta 16.828,35 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten eskatzaileei, 8 puntu 16.828,35 eta 28.047,25 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten eskatzaileei, eta 5 puntu 28.047,25 eta 43.753,71 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten eskatzaileei.

b) Bizikidetza-unitateko kide kopurua.

Bizikidetza-unitateko kide kopurua puntuatzeko orduan, sustapeneko etxebizitzen logela kopurua hartuko da kontuan.

Logela bakarreko etxebizitzak: puntu 1 emango zaie 2 kide dituzten bizikidetza-unitateei eta 0 puntu pertsona bakarreko bizikidetza-unitateei.

Bi logelako etxebizitzak: 3 puntu emango zaizkie 3 kide dituzten bizikidetza-unitateei, puntu bat 2 kide dituzten bizikidetza-unitateei eta 0 puntu pertsona bakarreko bizikidetza-unitateei.

Hiru edo lau logelako etxebizitzak: 7 puntu emango zaizkie 6 kide edo gehiago dituzten bizikidetza-unitateei, 5 puntu 5 kide dituzten bizikidetza-unitateei, 3 puntu 4 kide dituzten bizikidetza-unitateei eta puntu bat 3 kide dituzten bizikidetza-unitateei.

c) Antzinatasuna etxebizitza-eskatzaileen erregistroko inskripzioan.

Puntu 1 emango da antzinatasunik handiena duen bizikidetza-unitateko kidearen inskripzio-urte bakoitzeko; 7 puntu emango dira gehienez ere.

d) Etxebizitza-premia berezia.

4 puntu emango zaizkie etxebizitza-premia bereziko kolektiboren bateko titularren bat duten espedienteei.  Kolektibo bateko baino gehiagoko kide direnei, 4 puntu emango zaizkie horietako bakoitzeko; 8 puntu emango dira gehienez ere.

Etxebizitza-premia berezia duten eskatzaileak edo bizikidetza-unitateak izango dira:

  • gutxienez titularretako bat kolektibo hauetakoren batean daukatenak: familia gurasobakarrak, genero-indarkeriaren biktimak, dibortziatuak edo legez banatutakoak, familia ugariak, egoera bereziki larrian dauden kolektiboak (Hipoteka-zordunen babesa, zorraren berregituratzea eta alokairu soziala indartzeko neurriei buruzko maiatzaren 14ko 1/2013 Legearen 1. artikuluan aipatzen direnak), bizi ziren etxebizitzatik botatzeko eskaera judiziala jaso dutenak eta 60 urtetik gorakoak.
  • bizikidetza-unitateko kideren batek egiaztatzen badu desgaitasun intelektual edo garapen-desgaitasunena edota gaixotasun mentalen batekin lotutako desgaitasuna.

Berdinketa kasuan, antzinatasun handiena duen eskaeraren aldeko ebazpena emango da eta, antzinatasuna ere berdina bada, etxebizitza-eskatzaileen erregistroan lehenengo sartu zena aukeratuko da.

Etxebizitza kupoak

Sustapen guztietan, kolektibo jakin bati berariaz bideratutako autonomia-erregimeneko zuzkidura-bizitokien kasuan salbu, etxebizitza kupo batzuk gordeko dira honako kolektibo hauen premiei erantzuteko:

a) Desgaitasun-maila onartu, aitortu eta sailkatzeko prozedurari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 2. eranskinean A edo B letrekin kalifikatuta dagoen desgaitasunen bat duten pertsonak, edo 7 puntu edo gehiago eskuratzen dituztenak eranskin bereko Dtik Hrako letretan ezarritakoak batuz.

b) 36 urtetik beherako pertsonak, adin horretatik beherako gutxienez kide bat duten bizikidetza-unitateak barne.

c) Etxebizitza bat legez okupatzeko eskubide subjektiboa duten pertsonak.

d) Etxebizitza-premia berezia duten pertsonak.

e) Gainerako eskatzaileak edo kupo orokorra.

Hainbat kolektibotako kide diren pertsonak edo bizikidetza-unitateak gordetako etxebizitzen kupo handiena duen kolektiboan sartuko dira.

Esleipena amaitutakoan, bertan etxebizitzarik eskuratu ez dutenek osatutako itxaron-zerrenda egingo da.

Hauek dira datozen hilabetetan egingo diren Etxebizitza Sailburuordetzaren alokairu-esleipenak.

Alokairuko Etxebizitza Babestuen datozen esleipenak
Udalerria Etxebizitzak Erregimen
Irun 43 Zuzkidura bizitokiak
Orio 6 Zuzkidura bizitokiak
Azpeitia 48 Zuzkidura bizitokiak
Eibar 19 Zuzkidura bizitokiak
Eibar 43 Zuzkidura bizitokiak
Santurtzi 42 Etxebizitza sozialak
Bilbao-Arangoiti 55 Etxebizitza sozialak
Bilbao-Txurdinaga 72 Zuzkidura bizitokiak
Vitoria-Gasteiz 152 Babes ofizialeko etxebizitzak
Vitoria-Gasteiz 6 Zuzkidura bizitokiak
Vitoria-Gasteiz 166 Babes ofizialeko etxebizitzak
Amurrio 42 Etxebizitza sozialak
Zumarraga 42 Etxebizitza sozialak
Zumarraga 42 Babes ofizialeko etxebizitzak
Urretxu 42 Babes ofizialeko etxebizitzak
Orio 42 Babes ofizialeko etxebizitzak
Getxo 42 Babes ofizialeko etxebizitzak
Getxo 42 Babes ofizialeko etxebizitzak
Sestao 42 Babes ofizialeko etxebizitzak
Barakaldo 42 Babes ofizialeko etxebizitzak

Azken aldaketako data: