Vitoria-Gasteizen (Borinbizkarra) erregimen autonomikoko 40etxebizitza tasatu erosketan esleitzeko prozedura abian jarriko du Promotora Pavial 21, SM sustatzaile pribatuak (EB1-0655/22-LE-000) (EB1-0001/26-LT-000)

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

  • Etxebiden alta emanda egotea.
  • Diru-sarrerak: 2024. urtean, 15.000 (gutxieneko muga -mugikortasun urria edo ezgaitasun psikikoa daukatenentzat, 3.000-) eta 59.568,32 (gehieneko muga) euro arteko diru-sarrera haztatuak egiaztatzea.
  • Errolda: Etxebizitzaren titular izango direnetako batek Euskal Autonomia Erkidegoan erroldaturik urtebetez egon beharko du.
  • Eskatutako udalerria edo eremu funtzionala: Gutxienez izena emateko eskaeran aukeratutako udalerrietako bat Araba Erdialdeko Eremu Funtzionalekoa izan beharko da.

ERREKLAMAZIOA AURKEZTEKO EPEA

otsailaren 18an, www.etxebide.euskadi.eus webgunean eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan, argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen esleipenean parte hartuko duten pertsonen zerrenda, baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

ETXEBIZITZAREN ESLEIPENARI UKO EGITEA

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero, salbuespenak salbuespen, Etxebideko Erregistroan baja izango zara, eta urtebetez izena emateko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

SUSTAPENARI BURUZKO INFORMAZIOA

40 etxebizitza, horietatik:

  • 1 etxebizitza, lau logela eta bi bainugelakoak, 98,80 m² inguruko azalera erabilgarriarekin.
  • 26 etxebizitza, bi logela eta bi bainugelakoak, 70.00 m² inguruko azalera erabilgarriarekin.
  • 11 etxebizitza, logela eta bainugelako batekoa, 54,40 m² eta 43,60 m² arteko inguruko azalera erabilgarriarekin.
  • 2 etxebizitza egokitua, bi logela eta bainugela batekoa, 70,00 m² inguruko azalera erabilgarriarekin.

Salneurriak (BEZik gabe):

  • Etxebizitza + eranskinak: 187.282 €-tik (43,60 m2 erabilgarriko etxebizitzak, logela bat) 273.034 €-ra (70 m2 erabilgarriko etxebizitzak, bi logela eta bi bainugela)
  • Etxebizitza + eranskinak: 344.664 € (98,80 m2 erabilgarriko etxebizitza)
  • Etxebizitza egokitua: 273.034 € (70 m2 erabilgarriko etxebizitzak)

Informazio gehiago eskuratzeko:

PROMOTORA PAVIAL 21, S.M.
Fueros Kalea, 17- 1.A, 01005 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 646 642 223

Posta elektronikoa: optimazuria@pavial.es

Webgunea: https://optimahomes.es/optima-zuria

Izena eman dezakezu:

1. www.etxebide.euskadi.eus/espedientea web gunean izena eman dezakezu - Sustapenak atalean. 

Izena emateko erabili ditzakezu:

-BakQ.

-Baliozko ziurtagiri elektronikoa (NANa, Izenpe…).

Web gunean topatuko duzu izena emateko behar duzun laguntza. 

2. Izena emateko eskaera sinatuta honako hauetan aurkez daiteke:

  • Posta bidez: Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzara bidaliz, Samaniego 2, 1. PK 01008 (VITORIA-GASTEIZ)
  • Edozein administrazio publikoren erregistroan.
  • ZUZENEAN Herritarrentzako Zerbitzuan, aurrez hitzordua eskatuta: Ramiro de Maeztu 10, behea (VITORIA-GASTEIZ)

Aurretiko hitzordua eska daiteke honako hauetan:

Hitzorduak 15 minutuko tarteetan eskainiko dira (ezarritako orduan bulegoko harrera-mahaian aurkeztu beharko duzu).

Oharrak

  • Puntualtasuna eskatzen da, hitzordua ez galtzeko.
  • Bulegora joaten denak bere burua identifikatu beharko du horretarako prestatutako kioskoan, hitzordua hartzean eman zitzaion kodearen bidez.

Azken aldaketako data: