Vitoria-Gasteizen (Aretxabaleta OR5-10B eta OR5-11 Lurzoruak 19 sektorea) 101 + 124 boe errentamendu erregimenean alokairu eskuragarriaren modalitatean esleitzeko prozedura abian jarriko du Madeilia S.L. sustatzaile pribatuak (EB1-0655/22-LE-000) (EB1-0654/22-LE-000)

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

  • Etxebiden alta emanda egotea.
  • Diru-sarrerak: 2024. urtean, diru-sarrera haztatuak egiaztatzea, tarte hauen artean:
    • 21.000 eta 34.632,74 € bitartean
    • 34.632,75 eta 45.022,57 € bitartean
  • Errolda: etxebizitzaren titular izango direnetako batek Euskal Autonomia Erkidegoan erroldaturik egon beharko du.
  • Eskatutako udalerria edo eremu funtzionala: gutxienez izena emateko eskaeran aukeratutako udalerrietako bat Araba Erdialdeko Eremu Funtzionalekoa izan beharko da.

ERREKLAMAZIOA AURKEZTEKO EPEA

2025eko azaroaren 27an, www.etxebide.euskadi.eus webgunean eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan, argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen esleipenean parte hartuko duten pertsonen zerrenda, baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

ETXEBIZITZAREN ESLEIPENARI UKO EGITEA

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero, salbuespenak salbuespen, Etxebideko Erregistroan baja izango zara, eta urtebetez izena emateko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

SUSTAPENARI BURUZKO INFORMAZIOA

101 + 124 etxebizitza, horietatik:

  • 215 etxebizitza, bi logela eta bi bainugelakoak, 57,64 eta 69,53 m2 bitarteko azalera erabilgarriarekin.
  • 4 etxebizitza egokituak, bi logela eta bi banugela, 69,86 m²-ko azalera erabilgarriarekin.
  • 6 etxebizitza egokituak, bi logela eta bainugela batekoak, 58,67 m2-ko azalera erabilgarriarekin.

Hileroko errenta:

57,64 m²-ko azalera duten etxebizitzen 664€tik hasita, 69,86 m²-ko azalera duten etxebizitzen 889€ bitarteraino (garaje eta trastelekua barne).

Informazio gehiago eskuratzeko:

MADEILIA, S.L.

General Álava 28, behe – 01005 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 230 677

Posta elektronikoa: info@mvre.es

Izena eman dezakezu:

1. www.etxebide.euskadi.eus/espedientea web gunean - Sustapenak atalean. 

Izena emateko erabili ditzakezu:

-BakQ.

-Baliozko ziurtagiri elektronikoa (NANa, Izenpe…).

Web gunean topatuko duzu izena emateko behar duzun laguntza. 

2. Aurrez aurre:

ZUZENEAN Herritarrentzako Zerbitzuan, aurrez hitzordua eskatuta: Ramiro de Maeztu 10, behea, VITORIA-GASTEIZ

Aurretiko hitzorduaren xehetasuna:

Aurretiko hitzordua eska daiteke honako hauetan:

Hitzorduak 15 minutuko tarteetan eskainiko dira (ezarritako orduan bulegoko harrera-mahaian aurkeztu beharko duzu).

Oharrak

  • Puntualtasuna eskatzen da, hitzordua ez galtzeko.
  • Bulegora joaten denak bere burua identifikatu beharko du horretarako prestatutako kioskoan, hitzordua hartzean eman zitzaion kodearen bidez.

Azken aldaketako data: