Sestaoko udalerriko, Kaiku hiribidean, erregimen orokorreko babes ofizialeko 180 etxebizitzen esleipen prozeduran parte hartzeko izena emateko epea irekiko da azaroaren 10etik azaroaren 27ra bitartean (biak barne)

SUSTAPENARI BURUZKO INFORMAZIOA

  • Sustapeneran espedientea: EB2-1858/20-LC-000
  • Sustapenaren udalerria: Sestao (Kaiku)
  • Erregimena: Alokairuan
  • Sustapeneko etxebizitza kopurua: 180
  • Esleituko diren etxebizitzak: 180
  • Mugikortasun urria duten elbarrientzako etxebizitza egokituta: 8
Logela kopurua Etxebizitza kopurua Azalera minimoa Azalera maximoa
3 53 77,23 m² 88,47 m²
2 102 51,96 m² 61,20 m²
1 17 42,51 m² 46,33 m²
2 *8 83,44 m² 88,23 m²

(*)Etxebizitza Egokituak

Kupoa: Mugikortasun urria Kupoa: Etxebizitza eskubide subjektiboa Kupoa: 36 urtetik beherakoak Kupoa: Behar bereziak Kupoa: Orokorra
8 etxebizitza (%100) 50 etxebizitza (%29,07) 39 etxebizitza (%22,67) 51 etxebizitza (%29,65) 32 etxebizitza (%18,61)

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

  • Diru-sarrerak: 2024. urteko zergaldiko diru-sarrera haztatuak ezin dira izan 9.000 euro baino txikiagoak eta 45.022,57 euro baino handiagoak. Eskakizuna egiaztatzeko, inskripzioko titular guztien diru-sarreren batura hartuko da aintzat.
    *Mugikortasun urriko desgaitasuna dutenek, desgaitasun psikikoa dutenek edo genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dituzte gutxieneko diru-sarrerak egiaztatu beharko. Etxebizitzarako eskubide subjektiboa aitortua dutenek ere ez dituzte diru-sarrerak egiaztatu beharko.
  • Errolda: Eskaeraren titularretako batek, gutxienez, Sestaon erroldatuta egon behar du agindu hau argitaratzen den egunean.
    *Mugikortasun urria duten pertsonek eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek ez dute errolda-baldintza hori bete behar.
  • Eskatzen den udalerria: Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan alta emanda egotea alokairuko eskatzaile gisa, Sestaon. * Mugikortasun urria duten pertsonek eskaera-udalerria edozein dela ere parte hartu ahal izango dute.
  • Bizikidetza unitatea: bizikidetza unitatea ezin da sei kide baino gehiagokoa izan.

ETXEBIZITZAREN ESLEIPENARI UKO EGITEA

Esleipenari uko eginez gero, salbuespenak salbuespen, Etxebiden baja izango zara eta urtebetez izena emateko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

Izena eman dezakezu:

A. Interneten: www.etxebide.euskadi.eus/espedientea web gunean - Sustapenak atalean. 

Izena eman dezakezu honako hauek erabilita:

-BakQ.

-Txartel elektronikoa.

Webgunean topatuko duzu izena emateko behar duzun laguntza.

B. Posta bidez: ESKAERA SINATU eta hona bidal dezakezu:

Bizkaiko Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzan, kale Nagusia 85, 6. solairua. 48011, Bilbo

*Posta administratiboa erabiltzea gomendatzen da, posta bulegoko sarrera-data kontuan har dadin.

C. Aurrez aurre: ESKAERA SINATU eta eman Zuzenean-en.

- Kale Nagusia On Diego Lopez Haroko 85, beheko solairua. 48011, Bilbo

Zuzenean-era joateko beharrezkoa da aurrez hitzordua eskatzea

Bulegoak ohiko ordutegian irekiko dira, 8:00etatik 19:30etara, baina nahitaezkoa izango da aurretiko hitzorduarekin joatea.

Ordua aurrez eskatzeko:

Hitzorduak 15 minutuko tarteetan eskainiko dira. Ezarritako orduan bulegoko harrera‐mahaian aurkeztu beharko zara.


Oharrak

  • Hitzorduaren egunean puntualtasuna eskatzen da, hitzordua ez galtzeko.
  • Bulegora joaten denak bere burua identifikatu beharko du horretarako prestatutako kioskoan, hitzordua hartzean eman zitzaion kodearen bidez.

D. ESKAERA SINATU eta edozein administrazio publikoren erregistroan aurkeztu dezakezu (galdetu hitzordua beharrezkoa den).

Azken aldaketako data: