LASARTE-ORIAN (GIPUZKOA) 96 BOE EROSKETAN ESLEITZEKO PROZEDURA ABIAN JARRIKO DU SUKIA ERAIKUNTZAK S.L. SUSTATZAILE PRIBATUAK, EB3-0569/24-LE-000, EB3-0570/24-LE-000 eta EB3-0571/24-LE-000 ESPEDIENTE ZENBAKIAK DUENA

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Etxebiden alta emanda egotea.

Diru-sarrerak: 2023. urtean, 12.000€ (gutxieneko muga -mugikortasun urria edo ezgaitasun psikikoa daukatenentzat, 3.000€-) eta 43.753,71€ (gehieneko muga) euro arteko diru-sarrera haztatuak egiaztatzea.

Errolda: etxebizitzaren titular izango direnetako batek Euskal Autonomia Erkidegoan erroldaturik urtebetez egon beharko du.

Eskatutako udalerria edo eremu funtzionala: gutxienez izena emateko eskaeran aukeratutako udalerrietako bat Donostieldea-Bidasoa Behera Eremu Funtzionalekoa  izan beharko da.

ERREKLAMAZIOA AURKEZTEKO EPEA

2024ko abuztuaren 21ean, www.etxebide.euskadi.eus webgunean eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan, argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen esleipenean parte hartuko duten pertsonen zerrenda, baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

ETXEBIZITZAREN ESLEIPENARI UKO EGITEA

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero, salbuespenak salbuespen, Etxebideko Erregistroan baja izango zara, eta urtebetez izena emateko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

SUSTAPENARI BURUZKO INFORMAZIOA

96 etxebizitza, 32 etxebizitzako 3 eraikinetan banatuta. Eraikin bakoitzean:

-    16 etxebizitza, hiru logela eta bi bainugelakoak, 77,80 eta 85,79 m² bitarteko azalera erabilgarriarekin.

-    14 etxebizitza, bi logela eta bainugela batekoak, 58,26 eta 68,62 m² bitarteko azalera erabilgarriarekin

-    2 etxebizitza egokitu, bi logela eta bainugela batekoak, 80,99 m²-ko azalera erabilgarriarekin.

Salneurriak (BEZik gabe):

-    Etxebizitza + eranskinak (azalera txikienak): 158.824,91 €

-    Etxebizitza + eranskinak (azalera handienak): 202.108,49 €

*Prezio hauek aldatu daitezke proiektuko azalerak aldatzen badira proiektua aztertzean.

Informazio gehiago eskuratzeko:

www.sukia.com/eu/sustapenak/lasarte-zatarain

 

Izena eman dezakezu:

 1. www.etxebide.euskadi.eus/espedientea web gunean - Sustapenak atalean.

 Izena emateko erabili ditzakezu:

- BakQ.

- Baliozko ziurtagiri elektronikoa (NANa, Izenpe…).

Web gunean topatuko duzu izena emateko behar duzun laguntza.

 2. Aurrez aurre:

ZUZENEAN Herritarrentzako Zerbitzuan, aurrez hitzordua eskatuta: Andia 13, behea (Donostia).

 Aurretiko hitzorduaren xehetasuna

 Nahitaezkoa izango da aurretiko hitzorduarekin joatea. Hori honako hauetan eska daiteke:

 ·        www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean-en

·        945 019 000 telefonoaren bidez

 Hitzorduak 15 minutuko tarteetan eskainiko dira (ezarritako orduan bulegoko harrera-mahaian aurkeztu beharko duzu).

Oharrak

·        Puntualtasuna eskatzen da, hitzordua ez galtzeko.

·        Bulegora joaten denak bere burua identifikatu beharko du horretarako prestatutako kioskoan, hitzordua hartzean eman zitzaion kodearen bidez.

 

Azken aldaketako data: