Vitoria-Gasteizen (Salburua) erregimen autonomikoko 28 etxebizitza tasatu erosketan esleitzeko prozedura abian jarriko du sierra vasca, S.L. sustatzaile pribatuak
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
- Etxebiden alta emanda egotea.
- Diru-sarrerak: 2022. urtean, 15.000 (gutxieneko muga -mugikortasun urria edo ezgaitasun psikikoa daukatenentzat, 3.000-) eta 50.000 (gehieneko muga) euro arteko diru-sarrera haztatuak egiaztatzea.
- Errolda: etxebizitzaren titular izango direnetako batek Euskal Autonomia Erkidegoan erroldaturik urtebetez egon beharko du.
- Eskatutako udalerria edo eremu funtzionala: gutxienez izena emateko eskaeran aukeratutako udalerrietako bat Araba Erdiko Eremu Funtzionalekoa izan beharko da.
ERREKLAMAZIOA AURKEZTEKO EPEA
2023ko abuztuaren 28an, www.etxebide.euskadi.eus webgunean eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan, argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen esleipenean parte hartuko duten pertsonen zerrenda, baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.
ETXEBIZITZAREN ESLEIPENARI UKO EGITEA
Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero, salbuespenak salbuespen, Etxebideko Erregistroan baja izango zara, eta urtebetez izena emateko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.
SUSTAPENARI BURUZKO INFORMAZIOA
28 etxebizitza, horietatik:
- 24 etxebizitza, hiru logela eta bi bainugelakoak, 70 eta 86 m2 bitarteko azalera erabilgarriarekin.
- 2 etxebizitza, bi logela eta bi bainugelakoak, 70 m2-ko azalera erabilgarriarekin.
- 2 etxebizitza egokituak, bi logela eta bainugela batekoak, 82 m2-ko azalera erabilgarriarekin.
Salneurriak (BEZik gabe):
- Etxebizitzak + azalera handiagoko eranskinak: 280.747,55 €
- Etxebizitzak + azalera txikiagoko eranskinak: 241.005,30 €
- Etxebizitza egokituak: 270.602,32 € eta 272.969,78 €
Informazio gehiago eskuratzeko:
SIERRA VASCA, S.L.
General Alava kalea 28
01005 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 230 677
Posta elektronikoa: info.alava@mvre.es
Izena eman dezakezu:
1. www.etxebide.euskadi.eus/espedientea web gunean - Sustapenak atalean.
Izena emateko erabili ditzakezu:
-BakQ.
-Baliozko ziurtagiri elektronikoa (NANa, Izenpe...).
Web gunean topatuko duzu izena emateko behar duzun laguntza.
2. Aurrez aurre:
ZUZENEAN Herritarrentzako Zerbitzuan, aurrez hitzordua eskatuta: Ramiro de Maeztu 10, behea, Vitoria-Gasteiz
Aurretiko hitzorduaren xehetasuna
Nahitaezkoa izango da aurretiko hitzorduarekin joatea. Hori honako hauetan eska daiteke:
- www.euskadi.eus/hitzordua-zuzenean -en
- 945 019 000 telefonoaren bidez
Hitzorduak 15 minutuko tarteetan eskainiko dira (ezarritako orduan bulegoko harrera-mahaian aurkeztu beharko duzu).
Oharrak
- Puntualtasuna eskatzen da, hitzordua ez galtzeko.
- Bulegora joaten denak bere burua identifikatu beharko du horretarako prestatutako kioskoan, hitzordua hartzean eman zitzaion kodearen bidez.
Azken aldaketako data:
