Vitoria-Gasteizen (Aretxabaleta) 137 BOE erosketan esleitzeko prozedura abian jarriko du Adania Residencial S.L. sustatzaile pribatuak, EB1-0676/22-LE-000 espediente zenbakia duena

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

  • Etxebiden alta emanda egotea.
  • Diru-sarrerak: 2021. urtean, 12.000 (gutxieneko muga -mugikortasun urria edo ezgaitasun psikikoa daukatenentzat, 3.000-) eta 39.000 (gehieneko muga) euro arteko diru-sarrera haztatuak egiaztatzea.
  • Errolda: etxebizitzaren titular izango direnetako batek Euskal Autonomia Erkidegoan erroldaturik urtebetez egon beharko du.
  • Eskatutako udalerria edo eremu funtzionala: gutxienez izena emateko eskaeran aukeratutako udalerrietako bat Araba Erdiko Eremu Funtzionalekoa izan beharko da.

ERREKLAMAZIOA AURKEZTEKO EPEA

2023ko urtarrilaren 23an, www.etxebide.euskadi.eus (leiho berri batean irekitzen da) webgunean eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan, argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen esleipenean parte hartuko duten pertsonen zerrenda, baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

ETXEBIZITZAREN ESLEIPENARI UKO EGITEA

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero, salbuespenak salbuespen, Etxebideko Erregistroan baja izango zara, eta urtebetez izena emateko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

SUSTAPENARI BURUZKO INFORMAZIOA

137 etxebizitza, horietatik:

  • 131 etxebizitza, hiru logela eta bi bainugelakoak, 90m2-ko azalera erabilgarriarekin, gutxi gorabehera.
  • 6 etxebizitza egokitu, bi logela eta bi bainugelakoak, 90 m2-ko azalera erabilgarriarekin, gutxi gorabehera.

Salneurriak (BEZik gabe):

  • Etxebizitzak + azalera txikiagoko eranskinak: 203.192 €
  • Etxebizitzak + azalera txikiagoko eranskinak: 207.800 €
  • Etxebizitza egokituak + eranskinak: 207.800 €

Informazio gehiago eskuratzeko:

ADANIA RESIDENCIAL SM

Helbidea: Amarika Plaza 5, behe - 01005 Vitoria-Gasteiz

Telefonoa: 945 143308 / 638 295 036 / 689 483 388

Posta elektronikoa: ventavitoria@adania.es

Izena eman dezakezu:

1. www.etxebide.euskadi.eus/espedientea (leiho berri batean irekitzen da) web gunean - Sustapenak atalean. 

Izena emateko erabili ditzakezu:

-BakQ.

-Baliozko ziurtagiri elektronikoa (NANa, Izenpe...).

Web gunean topatuko duzu izena emateko behar duzun laguntza. 

2. Aurrez aurre:

ZUZENEAN Herritarrentzako Zerbitzuan, aurrez hitzordua eskatuta: Ramiro de Maeztu 10, behea, Vitoria-Gasteiz

Aurretiko hitzorduaren xehetasuna

Nahitaezkoa izango da aurretiko hitzorduarekin joatea. Hori honako hauetan eska daiteke:

Hitzorduak 15 minutuko tarteetan eskainiko dira (ezarritako orduan bulegoko harrera-mahaian aurkeztu beharko duzu).

Oharrak

  • Gogoratu zure boligrafoa eraman behar duzula.
  • Puntualtasuna eskatzen da, hitzordua ez galtzeko.
  • Bulegoetara pertsona bakarra sartuko da, salbu eta mendeko pertsonei laguntzen bazaie.
  • Bulegora joaten denak bere burua identifikatu beharko du horretarako prestatutako kioskoan, hitzordua hartzean eman zitzaion kodearen bidez.

Azken aldaketako data: