Urnietan, 25 BOE tasatu erosketan (Eb3-1243/21-Lt-000) esleitzeko prozedura abian jarriko du Britac Proyectos S.L. sustatzaile pribatuak

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

  • Etxebiden alta emanda egotea.
  • Diru-sarrerak: 2020. urtean, 15.000 (gutxieneko muga -mugikortasun urria edo ezgaitasun psikikoa daukatenentzat, 3.000-) eta 50.000 (gehieneko muga) euro arteko diru-sarrera haztatuak egiaztatzea.
  • Errolda: etxebizitzaren titular izango direnetako batek Euskal Autonomia Erkidegoan erroldaturik urtebetez egon beharko du.
  • Eskatutako udalerria edo eremu funtzionala: gutxienez izena emateko eskaeran aukeratutako udalerrietako bat  Donostialdea-Bidasoa Behera Eremu Funtzionalekoa  izan beharko da.

ERREKLAMAZIOA AURKEZTEKO EPEA

2022ko otsailaren 21ean, www.etxebide.euskadi.eus webgunean eta Eusko Jaurlaritzako taula elektronikoan, argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen esleipenean parte hartuko duten pertsonen zerrenda, baita parte hartuko ez duten pertsonen eta horrela gertatzeko arrazoien zerrenda ere. Halaber, zerrendei erreklamazioak aurkezteko epea zein izango den zehaztuko da.

ETXEBIZITZAREN ESLEIPENARI UKO EGITEA

Esleipen prozeduran parte hartzea eskatzen baduzu eta etxebizitza bat esleitzen bazaizu, esleipenari uko eginez gero, salbuespenak salbuespen, Etxebideko Erregistroan baja izango zara, eta urtebetez izena emateko debekua izango duzu. Esleipen prozeduran parte hartzen ez baduzu, horrek ez du inolako eraginik izango zure Etxebideko espedientean.

SUSTAPENARI BURUZKO INFORMAZIOA

25 etxebizitza, horietatik:

  • 14 etxebizitza, hiru logela eta bi bainugelakoak, 80,10 m2-tik 90 m2-ra tarteko azalera erabilgarrikoak.
  • 9 etxebizitza, bi logela eta bainugela batekoak, 62,94 m2-tik 64,51 m2-ra tarteko azalera erabilgarrikoak.
  • Etxebizitza bat, logela eta bainugela batekoa, 52,32 m2-ko azalera erabilgarrikoa.
  • Etxebizitza egokitu bat, bi logela eta bainugela batekoa, 80,77m2-ko azalera erabilgarrikoa.

Salneurriak (BEZik gabe):

  • Etxebizitza txikienak + eranskinak: 174.708,37€
  • Etxebizitza handienak + eranskinak: 274.992,13€

Informazio gehiago eskuratzeko:

BRITAC PROYECTOS S.L.

Telefonoa: 677 31 03 61
Posta elektronikoa: administracion@urumeaberri.com

Izena eman dezakezu:

 1. www.etxebide.euskadi.eus/espedientea web gunean - Sustapenak atalean.

Izena emateko erabili ditzakezu:

  • BAKQ.
  • Baliozko ziurtagiri elektronikoa (NANa, Izenpe…).

Web gunean topatuko duzu izena emateko behar duzun laguntza.

2. Aurrez aurre:

ZUZENEAN Herritarrentzako Zerbitzuan, aurrez hitzordua eskatuta: Ramiro de Maeztu 10, behea, VITORIA-GASTEIZ

Aurretiko hitzorduaren xehetasuna

Nahitaezkoa izango da aurretiko hitzorduarekin joatea. Hori honako hauetan eska daiteke:

Hitzorduak 15 minutuko tarteetan eskainiko dira (ezarritako orduan bulegoko harrera-mahaian aurkeztu beharko duzu).

Oharrak

  • Gogoratu zure boligrafoa eraman behar duzula.
  • Puntualtasuna eskatzen da, hitzordua ez galtzeko.
  • Bulegoetara pertsona bakarra sartuko da, salbu eta mendeko pertsonei laguntzen bazaie.
  • Bulegora joaten denak bere burua identifikatu beharko du horretarako prestatutako kioskoan, hitzordua hartzean eman zitzaion kodearen bidez.

Azken aldaketako data: