Immigrazioa · Berdindu · GLBT Informazioa · Homosexualitateari bruruzko definizioak
Sexua
Kontzeptu bat da, oro har pertsonen osagai biologikoari lotzen bazaio ere askoz ere zabalagoa dena, honako parametro hauetan oinarrituta:
- Kromosoma-sexua: XX-XY zelulak
- Hormona-sexua: estrogenoak/androgenoak
- Gonada-sexua: obulutegiak/barrabilak
- Barneko sexu genitala: Fallopio-ren tronpak umetokia eta baginaren goialdea/epididimoa, hodi deferenteak eta semen-besikulak
- Sexu fenotipikoa: kanpo-genitalak eta karaktere sexual sekundarioak
- Sexu psikologikoa edo identitate-sexua: emakumea/gizona
Sexu-orientazioa
Norberaren sexuko zein sexu desberdineko pertsonenganako sexu- zein afektibitate-erakarpen erotikoa adierazten duen terminoa. Horren arabera, honako kontzeptu hauek zehazten dira:
- Homosexuala: bere sexuko kideenganako afektibitate- eta sexu-erakarpen erotikoa sentitzen duen pertsona, gizona zein emakumea.
- Heterosexuala: afektiboki eta sexualki kontrako sexuko pertsonek erakartzen duten gizona edo emakumea.
- Bisexuala: afektiboki eta sexualki bere sexuko zein kontrako sexuko pertsonek erakartzen duten gizona edo emakumea.
- Lesbiana: emakume homosexuala da: afektiboki eta sexualki beste emakume batzuek erakartzen duten emakumea.
- Gaya: gizon homosexuala da: afektiboki eta sexualki beste gizonbatzuek erakartzen duten gizona.
Generoa
Gizarte-rolei dagokien gizarte-konstruktua, sexu biologikoa oinarritzat hartuta osagai soziokulturala esleitzen diena: rolak, balioak, gizarte-espektatibak eta abar.
Genero-identitatea
Norberak bere buruaz duen genero-ikuskera (maskulinoa edo femeninoa) bakar eta iraunkorra. Bestela esanda: pertsona baten kontzientzia, bere burua sexu bateko edo besteko kidetzat hartzea ahalbidetzen diona.
- Transexuala: transexualek sentitzen duten sexua ez dator bat beren sexu biologikoarekin: emakume-sexuarekin jaiotako gizonak edo gizon-sexuarekin jaiotako emakumeak dira, beraz. Pertsona transexualek sexualitatea garatu baino lehen badakite beren sexu biologikoa eta sentitzen duten sexua ez datozela bat, baina ez dakite zer izenez identifikatu gertatzen zaiena:
- Emakume transexuala: kromosoma, genital eta gorputz maskulinoekin jaio den emakumea da.
- Gizon transexuala: kromosoma, genital eta gorputz femeninoekin jaio den gizona da.
- Transgeneroa: bi generoetako batekin soilik identifikatzen ez diren pertsonak. Pertsona horiek ez dute beren burua gizontzat edo emakumetzat bakarrik ikusten, edo bietako kide direla sentitzen dute.
- Intersexuala: sexu erabakigarria garatu gabe jaio diren pertsonak dira.
- Trabestia: gizarteak oro har beste sexukotzat jotzen dituen arropak eramaten dituzte, baina ez dira sexu horrekin identifikatzen.
Azken eguneratzea:
2012/05/10