Adierazpen Geografikoa: Carne de vacuno del País Vasco-Euskal Okela

Eremu Geografikoa

Euskal Okela edo Carne de Vacuno del País Vasco deituraren babespean egoteko egokia den okela ekoizteko azienden jaiotze, ekoizte, hazte, eta hiltze eremua Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde osoa izango da, hots, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia probintziak.

Era berean, okela babestuen prestakuntzari dagokionez, esparrua Euskal Autonomia Erkidego osoa izango da.

Araudia

Euskal Okelako Lanbide arteko Batzordeak, 2005eko maiatzaren 11n, eskabidea aurkeztu zuen Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailean "Euskal Okela" edo "Carne de Vacuno del País Vasco" adierazpen geografiko babestuaren baldintza agiria aldatzeko. Ezarritako egiaztapen guztiak egin eta gero, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak, Elikagai Kalitatearen Zuzendaritzaren bitartez, espedientea Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari igorri zion izapidetzeko.

Horrela, bere araudia ondorengo aginduan zehaztuta dago:

Agindua, 2013ko martxoaren 20koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, "Euskal Okela" o "Carne de vacuno del País Vasco" adierazpen geografiko babestuaren baldintza-agiria onartzeko dena.

EB 2011/1365, 2011ren Abenduak 19ko Batzordeko betearazpen-arautegia garrantzitsuak ere diren aldaketak onartzen dituena Jatorrizko Deiturak eta Adierazpen Geografiko Babestuen Euskal Okela (IGP) Erregistroan dauden baldintzekiko.

Kontrolatu eta Ziurtatzeko Erakundea

HAZIk egoki deritzen kontrol sistemak ezarriko ditu produktua prozesatzeko katean, elikaduran, ekoizpenean, garraioan, hilketan, zatikatzean, ontziratzean eta merkaturatzean, "Euskal Okela" edo "Carne de Vacuno del País Vasco" Adierazpen Geografiko Babestuaren sinboloekin identifikaturik iristen den produktua arautegi honetan ezarritako baldintza guztiak zein aplikagarria den gainerako araudia betetzen dituela ziurtatze aldera.

HAZI Fundazioa
Muntsaratz auzoa, 17-A
48220 Abadino. Bizkaia
Tfnoa: 946 030 330
Web orria: www.euskolabel.hazi.eus

Azken aldaketako data: