Ospitaleko Ikasgela

Itzuli>

 

 

Esku-hartzearen testuingurua

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko ikasgela 5. solairuan dago, Pediatrian, E arloan.

Hezkuntza-zerbitzu hau 1980ko hamarkadaren hasieran sortu zen, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko zenbait irakasleren ardurapean funtzionatzen du. Ospitale-testuinguru batean eskaintzen den eskola-zerbitzu bat da. Gaixorik dauden ikasleei ematen zaie zerbitzua: bi osagai horiek zehazten dute ikasgelan egiten den esku-hartzea.

 

Helburuak

o Normaltasun-zentzu bat ekartzea ospitaleratutako haurraren bizitzara

o Ospitaleratutako haurraren hezkuntza-premiei erantzutea, zentzu zabal batean

o Ikasleen gaitasunen garapenari laguntzea, estiloak, adimenak eta ikaste-erritmoak errespetatuz

 

Funtzionamendua

Gurutzetako Ospitaleko ikasgela bi irakasleren ardurapean dago, eta Pediatria, Onkologia eta beste zenbait zerbitzu barne hartzen ditu. Pediatria-adinean diren haur ospitaleratu guztiei eskaintzen zaie hezkuntza-arreta hau.

Eskola-zerbitzu honi esker, ikasleak bere erreferentzia-zentroko curriculumean aurrera jarraitu dezake, eta ospitaleko ikasgelan proposatzen diren bestelako jarduera eta proiektuetan ere parte hartu dezake.
Ikasgelako irakasleok informazio- eta komunikazio-teknologia berriak gure eguneroko hezkuntza-zereginaren praktikan txertatzearen alde egiten dugu.

 

Jarduerak

Ospitaleko ikasgelan hainbat proiektu diseinatzen eta burutzen dira; horietako batzuk, ospitalearekin lankidetzan. Blogean jasorik daude proiektu horiei buruzkoak:

 Cruces Eskola


 

Azken aldaketako data: