Uda-garaian adingabeentzako ekintza sozio-hezitzaileen programa
Sevillako Udala
Uda-garaian adingabeentzako ekintza sozio-hezitzaileen programa
- Norentzat: programa 4-12 urte bitarteko adingabe taldeentzat da. Adingabeek dagokien Sevillako Gizarte Zerbitzuetako Zentroetan lantzen den esku-hartze tekniko bat hasia izango dute edo hastekotan egongo dira.
- Programaren helburuak: programan jarduerak egiten dira egunero, eta honela antolatzen dira:
- 9:00-10:00, goizeko gela: harrera egiten zaie adingabeei, lana eta familia uztartzen delako zerbitzu horren beharra dutenei.
- 10:00-14:00, taldeko jarduerak (tailerra, igerilekua, irteera, etab.) Eskola- errefortzuko ordubeteko jarduerak egiten dira.
Lantzen diren jarduerak:
Tailerrak:
- Tailer didaktikoak: adingabeen izaera sortzailea eta irudimena sustatzeko, lan kooperatiboa eta aisialdia beste modu alternatibo batez gozatzea ahalbidetuz.
- Eskola-errefortzuko tailerra
- Jolasaren bidezko gorputz-adierazpenerako tailerra
- Irakurketa sustatzeko tailerra
- Jolas kooperatiboen tailerra
- Ospakizunetako talde bilguneen tailerra
- Taldearentzat interesgarriak izan daitezkeen beste tailer batzuk, adin, kopuru eta ezaugarrien arabera.
Irteerak: astero irteera bat egingo da igerilekura edo hiriko beste baliabideren batera joateko.
- Nola egiten da (on-line, aurrez aurrekoa…): aurrez aurrekoa. Uda-eskoletan, 7 asteko iraupenarekin, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara.
- Zer gurasotasun-gako lantzen dira programa honetan:
- Gurasoak portaera-eredu bezala.
- Familian aisialdia partekatzeak duen garrantzia (jolasa…) edozein adinetan.
- Babes eta kontrolaren arteko oreka praktikatzea (afektua eta arauak).
- Emozioen adierazpen egokiaren garrantzia, seme-alabek imitatu beharreko eredu bezala. +
- Bestearen ikuspuntuan jartzea.
- Hezkuntza demokratikoaren ereduaren praktika.
- Auto-estimua sustatzea duen garrantzia.
- Helduaren eta seme-alaben erantzukizun pertsonalpean heztea.
- Gatazkarekiko esposizioa saihestea.
- Harreman soziala sustatzea (familia zabala eta adiskideen eta zerbitzuen sare sozialak).
- Eskola eta familia arteko harremana sustatzea.
- Aitaren inplikazioa.
- Ordezko zaintzaren kalitatea.
- Garapen kognitiboa estimulatzea.
Azken eguneratzea:
2014/01/15