Familia-harremanak errazteko espazioa

Andaluziako Junta

Familia-harremanak errazteko espazioa

  • Norentzat: Adingabeek gurasoekin eta familiako beste kide batzuekin bisitak, zaintza, komunikazioa eta egonaldiak izan ditzaten erabiltzen dira, adingabeen gaian eskumena duen Administrazio Publikoaren tutoretza edo zaintzapean dauden adingabeen kasuetan edo familia-harrerako beste zeinahi kasuren batean.
  • Programaren helburuak: Adingabeen oinarrizko eskubideak eta beharrizanak errespetatuko dituen familia-harremanak hobetzea eta normalizazio progresiboa sustatzea.
    Familia-elkartzea, baldintza egokietan garatzen direla ziurtatzea, adingabeen segurtasuna eta ongizatea bermatzeko. Bisitak eta guraso edo beste senideekin adingabeak dituen harremanak baldintza egokienetan egiten direla egiaztatzea. Familia-harremanak errazteko espazioan bisitak egiten diren bitartean, adingabeen interesen kontrakoa den eta haien garapen integrala oztopatzen duen zeinahi egoera antzematea.
    Erakunde bideratzaileari bisiten aurrerapausoei buruz edo adingabearen ongizatea kaltetu edo zaildu dezakeen edozein egoeraren berri ematea, erakunde bideratzaileak bidezkoa dena hitzartu dezan.
    Adingabearen alde jardun, haren eskubideak defenditzeko eta lehentasun bezala haren ongizatea eta garapen integrala ezartzeko. Beharrezkoak diren esku-hartze teknikoak eta orientaziozkoak burutzea. Besteak beste, hezkuntza-jarraibideak ezartzea, gatazkak murriztea, etab. Horrela, gurasoei edo familiako beste kideei adingabeari eman behar dioten arretari buruzko jarraibideak eskainiko zaizkie, guraso eta seme-alaben arteko harremana eta gurasoen gaitasunak hobetzeko helburuarekin. Bisita-eskubideak eta familia-harremanak garapen normala izan dezaten ekarpena egitea. Bereziki, berriz hasten diren kasuetan, etenaldi baten ondoren, edo inoiz normaltasunez landu ez diren kasuetan.
  • Nola egiten da (on-line, aurrez aurrekoa…): aurrez aurrekoa
  • Zer gurasotasun-gako lantzen dira programa honetan:
    • Gurasoak portaera-eredu bezala.
    • Familian aisialdia partekatzeak duen garrantzia (jolasa…) edozein adinetan.
    • Babes eta kontrolaren arteko oreka praktikatzea (afektua eta arauak). *
    • Emozioen adierazpen egokiaren garrantzia, seme-alabek imitatu beharreko eredu bezala.
    • Bestearen ikuspuntuan jartzea.
    • Hezkuntza demokratikoaren ereduaren praktika
    • Auto-estimua sustatzea duen garrantzia.
    • Helduaren eta seme-alaben erantzukizun pertsonalpean heztea.
    • Gatazkarekiko esposizioa saihestea.
    • Harreman soziala sustatzea (familia zabala eta adiskideen eta zerbitzuen sare sozialak).
    • Eskola eta familia arteko harremana sustatzea.
    • Aitaren inplikazioa.
    • Ordezko zaintzaren kalitatea.
    • Garapen kognitiboa estimulatzea.
Azken eguneratzea: 2014/01/13